Estevez eta Pañosen 'La Confluencia' Baluartera abuztuaren 27an iritsiko da FOF jaialdiaren baitan

2022ko, abuztuaren 4a
La Confluencia izenburupean, Flamenco on Fire Jaialdiaren edizio honetako hirugarren proposamena Baluarteko Areto Nagusira iritsiko da datorren larunbatean, abuztuaren 27an (21:30ean). Dantza ikuskizuna Rafael Estevez (Huelva, 1979) eta Valeriano Paños (Bartzelona, 1976) dantzari eta koreografo ezagunen lana da. Estevez eta Paños izenez ezagunagoak, Iruñeko auditorioan beren konpainiarekin debuta eginen dute flamenko berrienaren proposamen berritzaile hau aurkeztuz. Konfluentzia koreografia-, musika- eta eszena-lanketaren beraren inguruko hausnarketa da, iraganetik nahiz arte garaikideetatik elikatzen den egungo lengoaia batetik abiatuta. Sarrerak 26 eta 36 eurotan Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com eta www.flamencoonfire.org web-guneetan eskura daitezke.
 
2019ko Sorkuntza modalitateko Dantza Sari Nazionala duen Estévez y Paños konpainia konpainia dantza flamenkoari buruzko ekoizpen garrantzitsuenetako batzuen atzean eta aurrean dago, 2003an bere ibilbidea hasi zuenetik. Estevezek eta Pañosek beren belaunaldiko artista nagusiekin kartela partekatu dute, Miguel Povedatik Rocio Molinaraino, Olga Pericet, Manuel Liñán eta Patricia Guerrero, eta mundu osoko eszenatoki garrantzitsuenek beren ikuskizunak aurkeztu dituzte: New York, Londres, Montreal, Paris... Carlos Saurarekin Flamenco flamenco filmean ere parte hartu zuten.
Estevez eta Pañosen 'La Confluencia' Baluartera abuztuaren 27an iritsiko da FOF jaialdiaren baitan

BERRIAK BALUARTE

Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena'-k Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango dio urriaren 20an

Musikagile nafarraren azken zarzuela kontzertu bertsioan iritsiko da Baluartera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta AGAOren Abesbatza lirikoaren partaidetzarekin

Ara Malikian Baluartera itzuliko da urriaren 12an

Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian

NOS-k Saint-Saëns-en 'Animalien Inauteria' gozatzera gonbidatzen du azaroaren 26an Baluarten

Perry So Orkestrako maisu berriak ibilbide dibertigarria egingo du musikan, testu errimatuan eta irudietan barrena, Ana Hernández-Sanchiz kontalariarekin batera

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.