Singularis, la nueva restauración de Baluarte

Singularis, Baluarteko sukaldaritza berria

Sukaldaritza, berez, Baluarte bisitatzeko arrazoi bat da. Singularis autore-cateringa, Julio Flames sukaldariburu duela, eraikineko kultura, kongresu eta aisialdi hitzordu guztien sukaldaritza zerbitzuez arduratzen da.

Baluarteko sukaldaritza zerbitzuaren barne Jatetxearen eta Baluarteko plazan kokatuta dagoen El Café kafetegiaren zuzendaritza daude, hala nola eraikinean ospatzen diren ekitaldi guztiei zerbitzua ematearena. Informazio gehiagorako www.singulariscatering.com web-orria bisita daiteke edota 948066050 eta 948066051 telefono zenbakietara deitu.



Baluarteko Jatetxea

Eraikinaren bigarren solairuan kokatuta, Iruñeko Ziudadelara bista paregabeak ditu. Karta zerbitzua badago eta neurrira egindako menuak ere diseinatu ahal ditugu. Singularis-eko Julio Flames sukaldariburuak nazioarteko sukaldaritzaren klasiko handietan aditua da; horri esker, jankideak gastronomiaren bitartez mundu osoan zehar bidaia egitera eramango ditu. Gainera, Baluarteko Jatetxeak ekitaldi bereziak ospatzeko bere gunea eskaintzen du..

Aurrez erreserba duten taldeentzat irekitzen da soilik.

Erreserbak: 618476905 eta restauracion@baluarte.com





Kontzertu gauak

Ikuskizunak hasi baina hiru ordu laurden lehenagotik eta emanaldien atsedenaldietan, Baluartek mokadu bat eskaintzen du Areto Nagusirako sarbide atondoan kokatzen diren barra ezberdinetan.





Baluarte-ko kafea

Baluarteko Plazan kokaturik, sukaldaritza kontzeptu berri bat eskaintzen du Kafeak hiri-biztanleriaren ohitura eta ordutegiekin bat eginez. Modu ezberdin, informal eta dibertigarrian gosaldu, bazkaldu, askaldu edo afaltzeko.

Astelehenetik ostegunera, 9etatik 22etara
Ostiraletan, 9etatik 24etara
Larunbatetan, 10etatik 24etara
Igandetan, 10etatik 18etara

Informazioa eta erreserbak: 948066051



Katering

Julio Flames sukaldariburuaren taldeak sukaldaritza behar guztien ardura darama Baluarten. Kafe-etenaldiak, koktelak eta aperitiboak, kongresuetako bazkariak, bilerak, topaketa familiarrak, ezkontzak… denak Baluarteko sukaldaritza zerbitzuak eskaintzen ditu bakarrik.

Informazio eta erreserbak:

Silvia Azpilicueta: 630 140 973 y silvia.azpilicueta@serunion.elior.com

Adriana Redin: 682 512 957 y adriana.redin@serunion.elior.com

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información