¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
SantasPascuas Jaialdia
3 urtarrila, igandea 19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: SantasPascuas Elkartea

Silvia Pérez Cruz

 
Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izanteko jaio zen SantasPascuas Jaialdiaduela bost urte: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz. Bosgarren edizio honetan, SantasPascuas jaialdiak hitzordu ezberdinak aurkeztuko ditu Baluarten, haien artean Maria Arnal eta Marcel Bagés-en kontzertua.

SILVIA PÉREZ CRUZ
Farsa Silvia Perez Cruzen disko berria da. Bere diskografian, Silviak konposizio propioekin egindako lanak eta beste artista batzuenak moldatuz sortutakoak tartekatzen ditu. Oraingo hau antzerkia, zinema, dantza, poesia, pintura edo animazio-zinemarekin elkarrizketan ondutakoa da. 2019. eta 2020. urteen artean grabatua, Farsa (género imposible) diskoak, erakusten denaren eta benetan garenaren arteko dualtasunaren gaineko artistaren kezkari erantzuten dio; barnekoa eta intimoa denak nola irauten duen gainazala hain suntsitzailea den, eta ikusten dena entzuten denarekin nahas daitekeen garai hauetan.

FARSA CIRCUS BAND proiektu honetarako prestatutako zuzenekoa da. Silviaren belaunaldi bereko musikari handiek osatzen dute taldea, musikarekiko maitasunak berriz elkartu dituenak urte askoan norbere bide propioak jorratzen aritu ondoren.

FORMAZIOA:
Silvia Perez Cruz
Marco Mezquida: pianoa, teklatuak
Aleix Tobias: perkusioa
Mario Mas: gitarrak
Bori Albero: kontrabaxua
Carlos Monfort: biolina
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información