¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
12 otsaila, astelehena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra

Iruñeko Orfeoiarekin. Zuzendaria: Valery Gergiev
Gergieven eta Mariinsky Antzokiko haren orkestraren eta Iruñeko Orfeoiaren arteko elkarlanaren esparruan, beste aukera bat izango dugu berebiziko orkestra eta abesbatza bikain bat entzuteko, Europako musikaren historian jada sartuta dagoen zuzendari baten agindura. Eta oraingoan, XX. mendeko errusiar musikako lan nabarmenenetako batez gozatzeko aukera emango digute: Alexander Nevsky kantata. Prokofievek ondu zuen, Eisensteinen izenburu bereko filmerako jatorrian idatzi zuen musikatik abiatuta. Neva ibaian Alexander tsarraren eta Suediako osteen artean izan zen guduan arreta jarrita, kantata indar handikoa eta edertasun inarroslekoa da, lan biribila, ikusgarria, lazgarria. Programa osatzeko, Mahlerren 5. Sinfonia interpretatuko dute.
 

PROGRAMA

I. ATALA

Serguei Prokofiev (1891-1953)
Alexander Nevsky, mezzosoprano, koru eta orkestrarako kantata, op.78
 
1. Rusia bajo el yugo mongol
2. Canción sobre Alexander Nevsky
3. Los cruzados en Pskov
4. ¡Levántate, oh pueblo ruso!
5. La batalla sobre el hielo
6. El campo de la muerte
7. La entrada de Alexander a Pskov
 
II. ATALA
 
Gustav Mahler (1860-1911)
5. Sinfonia, Do sostenitu minorrean
 
Marcha fúnebre
Atormentado
Scherzo
Adagietto
Rondo finale


 
San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra
Iruñeko Orfeoia
Valery Gergiev, zuzendaria
Yulia Matochkina, mezzosopranoa
Igor Ijurra, koruko zuzendaria

 
 
 
IRAUPENA
I. Atala: 36 MIN. –Atsedenaldia– II. Atala: 68 MIN. 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información