¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2017ko Flamenco on Fire Jaialdia
27 abuztua, igandea 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzen du: Flamenco on Fire Fundazioa

Miguel Poveda

'Miguel Poveda en concierto'
Flamenkoak emandako ahotsik interesgarrien eta bitxienen artean, merezimendu osoz nabarmentzen da Miguel Poveda. Sari asko eskuratu ditu, besteak beste 2007ko Musika Sari Nazionala, Kataluniako 2011ko Kultura Sari nazionala, Jerezko Flamenkologia Katedra Saria, Andaluziako Domina 2012an, eta Sevillako eta probintziako seme kuttun izendatua. 25 urtetik gorako ibilbide profesionala egina, talentuz urratu du bere bidea, musikaren maisu handien inspirazioak bultzaturik, genero mugarik gabe, eta askatasuna ikur harturik. 
 
Mundu zabalean eman ditu bere ikuskizunak, eta toki guztietan jaso du jendeak apaltasunez eta esker onez egin dion aitortza. Hamar disko baino gehiago ditu plazan, eta orain, Sonetos y poemas para la libertad izenburuko lana ondu du. Ausardiaz landu du, gustuz eta bikaintasunez beterik. Aurreko lanak (arteSano) Urrezko Diskoa eskuratu zuen, eta Coplas del querer izenekoari, berriz, musika arloko hainbat sari eman zizkioten, eta era berean, Urrezko eta Platinozko Saria eskuratu zuen. 
 
Kontzertuan, Miguel Povedak ederki agertuko ditu musikan dituen joerak; cantaor flamenko gisa duen prestakuntza, poesia, kopla, eta horren ondorioz, ikuskizun bizia eta askotarikoa eskainiko du, zirraraz betea. 
 
Jesús Guerrero gitarra-jotzailea eta Antonio Coronel bateria-jolea izanen ditu lagun. Halaber, Londro, Carlos Grilo eta Dani Bonilla txalo jotzen eta koruak egiten arituko dira. Hein handian, Joan Albert Amargós maisuaren gainean dago musika zuzendaritza. Horra hor askatasunerako kontzertua.
 

PREZIOAK
30€ / 35€ / 40€


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información