¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2020-2021 Baluarte Txiki Programa
30 urtarrila, larunbata 18:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Mi propio universo

ATENA Konpainia
 
Nire begiak eskaintzen dizkizut, errealitatea ikus dezazun. Itxi zureak. Desberdin ikusten duzu? Beste begi batzuekin begiratzeak bere errealitatea sentitzeko bidea ematen dizu, bestearen bidez, eta gure errealitatea galdu gabe.
 
Mi propio universo antzerti-forma emandako dantza ikuskizuna da, protagonista diren pertsona desgaituen errealitatea azaleratu eta ikuslea haien tokian jartzera gonbidatzen duena. Antzezleen benetako esperientzian oinarritutako proposamen eszenikoa da. Haien bizipen pertsonalak eta gorputz-mugimendua dira sormen-prozesu  hau elikatu duen bakarra, eta beren unibertsoari ahotsa emateko balio izan duena. Hartara, ahalbidetzen du publikoak beste modu batera ikusi ahal izatea gauzak, kezkak, premiak, nahiak eta ametsak dituen eta maitasuna gainerakoek bezala sentitzen duen pertsona desgaitu baten ikuspuntutik. 27 artista, 8 eta 50 urte artekoak, ariko dira lanean, off-eko ahots baten hari gidariarekin. Artista horiek ikuskizun honetarako lan egin duten bi urte hauetan beren bizitzari buruz eskaini dituzten gogoetak eta iruzkinak aletzen joango da ahots hori.


IRAUPENA: 50 MINUTU

PREZIOAK
8€


Familia-sarrera (2 heldu + 2 haur): 25€
Salgai txartel-leihatilan soilik


5 URTETIK GORAKO HAURREI ZUZENDUTAKO IKUSKIZUNA


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información