¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Zine beltza - Pamplona Negra Jaialdia
13 urtarrila, asteazkena 19:30etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte eta Nafarroako Filmoteka

Luzea da gaua (JBGA)

 
Zuzendaritza: Carol Reed
Gidoia: F.L. Green, R.C. Sherriff (Eleberria: F.L. Green)
Argazkia: Robert Krasker (Z/B)
Musika: William Alwyn
Aktore-zerrenda: James Mason, Robert Newton, Cyril Cusack, F.J. McCormick, William Hartnell, Fay Compton, Denis O'Dea, W.G. Fay, Maureen Delaney, Elwyn Brook-Jones, Robert Beatty, Dan O'Herlihy, Kitty Kirwan, Beryl Measor, Roy Irving, Joseph Tomelty, Arthur Hambling, Ann Clery, Maura Milligan, Maureen Cusack, Eddie Byrne, Kathleen Ryan
 
Jatorrizko izenburua: Odd Man Out
Herrialdea: Reino Unido
Urtea: 1947
Iraupena: 116 min. / JBGA
 
 
LABURPENA
Johnny McQueen Sin Feinn-eko lider nagusia da, IRA talde terrorista irlandarraren zelula, bere herrialdearen independentziaren alde borrokatzen duen talde nazionalista. Johnnyk dirua behar du bere taldearen ekintzekin jarraitzeko, eta lapurreta bat prestatzen ari da. Hala ere, bere egoera korapilatsua da, gartzelatik atera berria baita eta Kathleen Sullivanen eta  haren amaren etxean ezkutatuta baitago. Lapurretan, egoera korapilatu egin da, eta Johnny larri zauritu dute. Babeslekura itzultzeko ezintasunak Belfasteko auzo marjinal batera eraman du, eta polizia jo ta ke bere bila arituko da. Kathleenek ahal duen guztia egingo du haiek baino lehenago aurkitzeko.
 
Carol  Reed-en (El tercer hombre film ospetsua sinatzen duena) obra nagusia. Gerraosteko klimaren deskribapen zehatza eta adiskidetasunaren apologia bikaina egiten ditu. Film beltz hau F.L. Green idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Estreinaldiaren urte berean Muntatze onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.

 

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información