¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
18 uztaila, osteguna 22:15etan. · Besteak
Antolatzailea: Nafarroako Filmoteka eta Baluarte

Lehen gizakiak ilargian (First Men In The Moon, 1964)

 
Zuzendaria: Nathan Juran
Gidoia: Jan Read, Nigel Kneale (Eleberria: H.G. Wells)
Argazkiak: Wilkie Cooper (k)
Musika: Laurie Johnson
Antzezleak: Edward Judd, Martha Hyer, Lionel Jeffries, Miles Malleson, Norman Bird, Gladys Henson, Hugh McDermott, Betty McDowall, Peter Finch, Laurence Herder, Sean Kelly, Marne Maitland
Iraupena: 103 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
 
Sinopsia
Estatubatuar astronauten talde batek Ilargira iristea lortuko du historian lehenbiziko aldiz. Britainiarren bandera bat eta Ilargia Victoria erreginak jada konkistatu duela adierazten duen dokumentu bat aurkitzeak, ordea, taldea harrituta utziko du. Lurrean, ikertzaile-talde batek gizon bat aurkituko du, zeinak ziurtatzen duen berak, andregaiak eta zientzialari batek Ilargira bidaiatu zutela 65 urte lehenago, eta saiatuko da Lurraren satelitera inor itzultzea eragozten, han dauden arriskuengatik. 
 
Film hau H. G. Wellsen eleberrian oinarrituta dago, eta gizakia Ilargira iritsi baino lehen egin zuten. Oinarrizko trukaje batekin –baina era berean eraginkorra– eta eragin bereziekin eginda dago, Ray Harryhausenek sortu eta gauzatutakoekin. Espezialitate honetako maisua izan zen AEBetako zineman. Zientzia-fikziozko generoaren B seriearen paradigma, Lehen gizakiak Ilargian lanaren merezimenduak bere trikimailu errudimentarioen gainetik daude eta egileen irudimenean bilatu behar dira. Izan ere, egile horiei entretenitzeko eta istorioak asmatzeko gaitasuna aitortu behar zaie.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información