¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Euskal herri-antzerkia
10 iraila, igandea 11:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzen du: Iruñeko Udala

Joanikot pastorala

Zuberoako pastorala aire-librean egiten den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena da. Lehen idazkiak XVIII. mendekoak baldin badira ere, antzezten, kantatzen eta dantzatzen den antzerki horren jatorria erdiaroko antzerkietan kokatzen da seguraski. Bi talde antagonikoren bitartez kontatzen da, urtero ezberdina den 'sujet' edo protagonista baten historia.
 
Aurtengo pastoralak –uztaila amaiera eta abuztua hasieran, Altzai eta Lakarri herriek antzeztu dutena– Arberoako Joanikot kapitainaren eta bere emazte Hoztako Maia-ren bizia kontatzen du. Joanikot kapitainak Nafarroako konkistan parte hartu zuen 1512an, Albako dukearekin eskuz-esku, Kastilla eta Aragoiko erresumen alde. Haatik, irabazleek egindako triskantzak ikusirik, Joanikot kapitaina Albreteko Enriqueren alde jarri zen, Nafarroa berreskuratzeko saialdietan. 1521ean, Donibane Garaziko gotorlekuan soldadoen buru izan zela badakigu.
 
Kastillarrak indarrean itzuli zirenean, 1521eko udan, Noaineko bataila famatua irabazi eta ondotik, Joanikot eta bere soldadoak 21 egunez setiatu zituzten Garazin, Amaiurko setio famatua baino aste zenbait lehenago. Azkenean Joanikot preso hartu zuten eta Iruñera eraman. Han traidore jo, hil eta haren gorputza laurdenkatu zuten, hiriko sarguneetan erakutsi zutelarik. Orduan Hoztako Maia, bere emazteak dena utzi behar izan zuen Nafarroan eta Baionara ihes egin behar izan zuen. 

 
Altzai-Lakarriko herria
Idazlea: Joana Etxart
Zuzendaria: Jean Pierra Recalt


* IRAUPENA: 3 ORDU

PREZIOAK
5€


EMANALDIA EUSKARAZ


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información