¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
23 uztaila, asteartea 22:15etan. · Besteak
Antolatzailea: Nafarroako Filmoteka eta Baluarte

Ilargia zuzenean (The Dish, 2000)

 
Zuzendaria: Rob Sitch
Gidoia: Rob Sitch, Santo Cilauro, Tom Gleisner, Jane Kennedy
Musika: Edmund Choi
Argazkiak: Graeme Wood (k)
Antzezleak: Sam Neill, Kevin Harrington, Tom Long, Patrick Warburton, Genevieve Mooy, Tayler Kane, Bille Brown, Roy Billing, Andrew S. Gilbert, Lenka Kripac, Matthew Moore, Eliza Szonert, John McMartin, Carl Snell
Iraupena: 93 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
 
Sinopsia
Ilargia zuzenean filmak Australiako teleskopio erraldoi baten istorioa kontatzen du, mila tonakoa eta futbol-zelai baten tamainakoa. Azken batean, hego-hemisferioko antena paraboliko handiena. Aipatutako tresna hori gizakia Ilargira lehenbiziko aldiz iritsi zeneko une historikoa emateko erabili behar zen. Egiatan, NASAk Goldstonen (Kalifornia) zuen hargailu nagusiaren euskarria izan behar zuen, baina, borrokarako ezgai utzi zuen istripu baten aurrean, mundu osoak gizakion lehen urratsak satelitean telebistaz ikusteko itxaropen bakarra bihurtu zen Australiako teleskopioa. 
 
Teleskopio erraldoi hori 1969ko uztailean zuzendu zuten hiru zientzialari australiarren eta astrofisikari iparramerikarraren eguneroko bizimoduan ardazten da gidoia –errutinak, jeloskortasuna, maitasuna, estualdiak, balentriak…–, eta, bide batez, abeltzainen herri txiki horretan halako ekitaldi batek sorrarazi zituen ilusioak irudikatzen ditu. Australiako lehen ministroa eta Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadorea bera ere izan ziren bertan. 
 
“Komedia pozgarria, gozamen bizia, kutsatzen den lasaitasunez betea, ezin gatzdunagoa, zuhurra eta solidarioa, zoriona ematen duena ikusteak, Frank Capraren komedia solidario eta optimista zahar eta betierekoen eta Londresko Ealing auzoko estudio ospetsuetako gauza miragarri izugarrien arteko bide erdian kokatuta baitago”. (Ángel Fernández Santos: Diario El País)
 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información