¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Baluarte Fundazioa 2020/2021 Denboraldia
3 urria, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

'Gora Vivaldi'

Le Concert de la Loge
Philippe Jaroussky kontratenorraren partaidetzarekin


Baluarte Fundazioaren denboraldia inauguratzeko, Philippe Jaroussky etorriko da, nazioarteko kontratenor nagusietako bat, bakarlarien zerrenda garrantzitsu batek eta egungo talde frantses barroko interesgarrienetako batek lagunduta: Le Concert de la Loge. Antzinako instrumentuen orkestra hori 2015ean sortu zuen Julien Chauvin biolin-jotzaileak, XVIII. mendeko talde frantses ospetsu bat biziberritzeko nahiak bultzatuta. Baluarten eskainiko duten programak Antonio Vivaldiren (1678-1741) operen laburpenen eta arien hautaketa bat hartzen du barne. Gure egunetaraino iritsi diren italiarraren hogei opera eskasak aintzat hartuta, ezaugarri bereizgarriena koloratura da. Eta inguruabar horrek azaltzen du zergatik den Vivaldi Philippe Jarousskyk bere ibilbidean gehien interpretatu duen musikagileetako bat. Presta zaitezte kolorez beteriko musikaren jai baterako. 

Antonio Vivaldiren ariak eta opera laburpenak: Andromeda liberata, Giustino, Griselda, Ottone in Villa, Juditha triumphans, Farnace
 
Le Concert de la Loge
Zuzendaria: Julien Chauvin
 
Emöke Barath, sopranoa
Philippe Jaroussky, kontratenorra
Lucile Richardot, kontraltoa 
Emiliano González Toro, tenorra
 
 

IRAUPENA: Ordu 1 eta 30 minutu (atsedenaldirik gabe)
 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información