¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
NAK 2017 _ Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia
23 iraila, larunbata 20:00etan. · Baluarte aretoa
Antolatzen du: CMC Garaikideak

CMC Garaikideak - Acrónica Producciones _ 'Uracqua'

 
Uracqua Centro de Música Contemporánea-Garaikideak elkarteak NAK 2017rako aurkezten duen bilaketa eta sorkuntza lan berria da, disziplina askotariko ikuspuntu batetik eta musika garaikidearen lenguaietik eta esperimentaziotik abiatuz, egitasmo eszeniko eta bisual bat taularatzea xede duena. Uraren sibologia eta mitologia abiapuntutzat hartuz gizakia eta naturaren erlazio jasangarriaren inguruko hausnar estetiko-interpretatibo bat proposatzen da: Ura herrien erdigune, bateragune eta elkarbizitza- eta komunikaziogune gisa agertzen da, zibilizazioen garapenerako ezinbesteko elementu den heinean.
 
Estreinakoz entzungo diren lau obrez osaturiko kontzertuak Acrónica Produccionesek garatutako elementuak izango ditu ikusgai, entzumen eta ikusmenezko munduen arteko elkarrizketa bat proposatuz eta  bideosorkuntza eta mappingaren bidez adierazpide anitzeko eremu akustiko eta bisual bat habetuz.

 
EGITARAUA
 
URACQUA I. Aireko ura: euria
Egilea: Ignacio Fernández Galindo
Interpretatzailea: Tania Loza (pianoa)
 
URACQUA II. Lurpeko ura
Egilea: David Cantalejo Gómez
Interpretatzaileak: Sergio Eslava (saxoa), Aitor Urkiza (txistu), David Cantalejo (pianoa), Javier Navascués (txeloa)
 
URACQUA III. Ura bidean: ibaiak eta ríos y lakuak
Egilea: Patxi Damián Rodríguez
Interpretatzaileak: Irene Villar (flauta), Uxue Roncal (klarinetea), Manuel Gil (saxoa)
 
URACQUA IV. Ozeano eta itsas-ura
Egilea: Yolanda Campos Bergua
Interpretatzaileak: Irene Villar (flauta), Bea Monreal (oboea), Javi Pérez (klarinetea), Sergio Eslava (saxoa), Xabier Olazabal (akordeoia)
 

PREZIOAK
10€


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información