Expo-Wars
 
5 abendua - 12 urtarrila
Sala de la Muralla / Harresiaren Aretoa
Antolatzailea: Last Tour eta Metrópoli Elkartea

Expo-Wars

Sagaren bilduma handiena

Iruñeko Baluarte jauregiak Expo-Wars, Star Wars zinema sagaren inguruko bilduma pribaturik handienetako bat, hartuko du abenduaren 5etik urtarrilaren 12ra. Gaien artean, antolatzaileek azpimarratu dituzte Hans Soloren, Boba Fetten eta Darth Vaderren figura eta bustoen erreplikak, baita C3P0 eta R2D2 androideenak ere, azken hori, “bildumako erreplika garrantzitsuenetakoa”. Metropoli George Lucasek sortutako unibertsoaren bildumazale taldearenak dira ikusgai jarriko dituzten objektuak, eta enperadorearen tronuaren eta ontzi ezagunenen erreplikak paratuko dituztela aurreratu dute, besteak beste, nola ez, Milurteko Belatzarena. Horrez gain, laser ezpatak, sagako pertsonaia nagusien kaskoak, protagonisten jantzi homologatuak eta beste jarriko dituzte publikoaren eskura.


Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara
Larunbata eta igandea, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara

Ordutegi bereziak:

Abenduak 23, 26, 27 eta 30ean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
Abenduak 24an eta 31n eta urtarrilak 5ean eta 6an, 11:00etatik 14:00etara
Abenduak 25ean eta urtarrilak 1ean, itxita
 
Online-sarrerak (http://www.expo-wars.es/entradas/)
Astelehenetik ostegunera, 8€
Ostiraletik igandera eta jaiegunetan, 11€
 
Sarrerak leihatilan:
Astelehenetik ostegunera, 9€; eta pack familiarra (4 pertsona), 25€
Ostiraletik igandera eta jaiegunetan, 12€; pack familiarra (4 pertsona), 37€
 

SARRERA
Sarrerak: 8 eurotatik

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información