Tequila taldea ‘Adiós Tequila Tour 2020’ birarekin Baluartera etorriko da martxoaren 5ean

2019ko, abenduaren 30a
Baluarteko Areto Nagusiak Tequila taldearen kontzertua hartuko du heldu den 2020ko martxoak 5ean, arratsaldeko 20.00etan, Adiós Tequila Tour 2020 biraren baitan. Alejo Stivel abeslaria eta Ariel Rot gitarra-jolea buru dituen 80. Hamarkadako rock & roll talde famatuak Nafarroako publikoari agur esango dio abesti arrakastatsuz eta sorpresaz jositako kontzertu honekin. Emanaldian Salta, Dime que me quieres, Rock ‘n’ roll en la plaza del pueblo, Quiero besarte edo Me vuelvo loco bezalako kanta ezagunak beren sortzaileen eskutik gurean azkeneko aldiz entzun ahalko dira. Sarrerak 40 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiaren estreinaldi kontzertua eskainiko du urriaren 2an

Emanaldirako gonbidapenak Baluarteko txartel-leihatilan astelehenetik, irailak 28tik aurrera eskura daitezke

Euskadiko Orkestrak Baluarten 2020/2021 denboraldiari kontzertu bikoitzarekin hasiera emango dio datorren astean

Edukiera murrizketa dela eta, urriak 1ean orkestrak emanaldi bikoitza eskainiko du Schubert-en hainbat sinfonia interpretatuz, 18:00etan eta 20:15ean

Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia urriak 3an hasiko da ‘Gora Vivaldi’ emanaldiarekin

Philippe Jaroussky kontratenorra bakarlarien zerrendaren buru egongo da, egungo talde frantses barroko interesgarrienetakoa den Le Concert de la Logek eskainiko duen kontzertuan

Baluartek zaintzen zaitu

Bideo honetan sarbide berriei eta abiarazi ditugun segurtasun eta higiene neurriei buruzko informazioa laburbiltzen dugu

Baluartek erabat birtuala izango den nazioarteko batzarra hartuko du lehenengoz

Zainketen gaineko ikerkuntzaren XXIV. Nazioarteko Topaketa azaroaren 9tik 13ra online bidez Iruñeko auditoriumetik izango da

Baluartek 2021ean Familia Enpresaren XXIV. Biltzarra hartuko du

Hitzorduak Estatuko familia enpresa nabarmenenetariko asko bilduko ditu. Data oraindik ez da erabaki

Baluartek berreskuratze fonografikoaren proiektuaren grabaketaren egoitza iragan astetik

Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Artxiboak abiarazitako elkarlan proiektu honi esker musikagile nafarren hogeita hamarreko obrak berreskuratu ahal izango dira

‘Iruñea Oholtzan’ euskal abestiaren jai handia Baluartera datorren astean helduko da

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información