Sergio Dalma abeslariak Baluarten 3 hamarkadako ibilbidea kontzertu batekin ospatuko du urriak 31n

2019ko, azaroaren 27a
Baluarteko Areto Nagusiak Sergio Dalma abeslariaren bosgarren bisita hartuko du heldu den 2020ko urriak 31n. Oraingo honetan, bere karreraren hiru hamarkada ospatzeko, 30… y tanto birarekin helduko da gurera, bere ibilbidea ikuspegi berri batetik hausnartzen duen proiektua aurkezteko. Zehazki, emanaldian Dalmak berak aukeratutako klasiko arrakastatsuenetatik abiatuta, bertsio berrituak aurkezten ditu, haien artean Bailar Pegados edo Solo para ti kantak. Kontzerturako sarrerak 35 eta 55 euro bitartean eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
 
Azken garaietako musika munduko ahots pertsonal eta ezagunenetariko bat da berea. Sergio Dalmak 1989an eman zuen bere burua ezagutzera Esa Chica es Mía diskoarekin, Platino Diskoa izatera ailegatu zena. Geroztik salmenta errekorrak behin eta berriro hautsi ditu bere musika ibilbidean 4 milioi disko baino gehiago salduz. 30 urte hauek arrakasta ikonikoez eta disko ahaztezinez josita daude.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiaren estreinaldi kontzertua eskainiko du urriaren 2an

Emanaldirako gonbidapenak Baluarteko txartel-leihatilan astelehenetik, irailak 28tik aurrera eskura daitezke

Euskadiko Orkestrak Baluarten 2020/2021 denboraldiari kontzertu bikoitzarekin hasiera emango dio datorren astean

Edukiera murrizketa dela eta, urriak 1ean orkestrak emanaldi bikoitza eskainiko du Schubert-en hainbat sinfonia interpretatuz, 18:00etan eta 20:15ean

Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia urriak 3an hasiko da ‘Gora Vivaldi’ emanaldiarekin

Philippe Jaroussky kontratenorra bakarlarien zerrendaren buru egongo da, egungo talde frantses barroko interesgarrienetakoa den Le Concert de la Logek eskainiko duen kontzertuan

Baluartek zaintzen zaitu

Bideo honetan sarbide berriei eta abiarazi ditugun segurtasun eta higiene neurriei buruzko informazioa laburbiltzen dugu

Baluartek erabat birtuala izango den nazioarteko batzarra hartuko du lehenengoz

Zainketen gaineko ikerkuntzaren XXIV. Nazioarteko Topaketa azaroaren 9tik 13ra online bidez Iruñeko auditoriumetik izango da

Baluartek 2021ean Familia Enpresaren XXIV. Biltzarra hartuko du

Hitzorduak Estatuko familia enpresa nabarmenenetariko asko bilduko ditu. Data oraindik ez da erabaki

Baluartek berreskuratze fonografikoaren proiektuaren grabaketaren egoitza iragan astetik

Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Artxiboak abiarazitako elkarlan proiektu honi esker musikagile nafarren hogeita hamarreko obrak berreskuratu ahal izango dira

‘Iruñea Oholtzan’ euskal abestiaren jai handia Baluartera datorren astean helduko da

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información