Salvador Sobral abeslari portugaldarrak Baluarten kontzertua eskainiko du azaroak 23an

2019ko, irailaren 3a
Baluarteko Areto Nagusiak Salvador Sobral abeslari portugaldarraren kontzertua hartuko du heldu den azaroak 23an, arratsaldeko 20.30ean. Emanaldian París, Lisboa lan berria aurkeztuko du, abesti batzuk bere ama-hizkuntzan eskainiz eta beste batzuk gaztelaniaz, ingelesez nahiz frantsesez. 2017an Eurovisión lehiaketan Amar pelos dois kantarekin garaile suertatu zen Sobralek, gurea bisitatu aurretik beste herrialde askotan aritu da, Estonia, Letonia, Lituania, Alemania, Suitza, Polonia, Finlandia, Suedia eta Norbegian, adibidez. Abeslari gazte honek, bere ahots personalaz gain, jazz eta bossa nova soinuak zein proposamen alternatiboetara joz, Baluarteko publikoa liluraturik utziko du seguru asko. 
 
Kontzerturako sarrerak 32 eurotan (aretoa) eta 30 eurotan (palkuan) ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluarte Fundazioaren denboraldia datorren astean Dantza Konpainia Nazionalaren 'On Kixote' balletarekin hasiko da

Irailak 27an eta 28an espainiar dantzaren mamia eta folklorea gerturatzen duen José Carlos Martínezen koreografiarekin itzultzen da gurera konpainia

Ikusi Dantza Konpainia Nazionalaren 'On Kixote' lanaren aurrerapen hau!

Konpainiak Denboraldiko lehen hitzordua eskainiko du irailak 27an eta 28an

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren Denboraldi berrirako sarrerak salgai daude jada

Baluarten eskainiko dituen 14 programetarako txartelak 15 eta 30 euro bitartean eskuratu ahalko dira. 30 urtetik beherakoentzat precio bereziak daude

Umore onena datorren astean Baluartera helduko da Flo, Mota eta Seguraren eskutik

Umore-sena: Bi ergel eta ni umore ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte hilak 21ean, 18.30ean eta 21.30ean

'Navarra Film Commission - 10 urte' erakusketa bisitatzeko azken eguna da gaur

Nafarroako lokalizazio ezberdinak sustatzen dituen erakusketa ibiltari hau Baluarteko atondo nagusian dago

Minimusic-en hitzordu berriak emankumezko izena izango du heldu den urriak 20an

Familiartean zuzeneko musikaz gozatzeko emanaldi honek Espainiako nahiz Nazioarteko Pop-Rock musikako emakumeei omenaldia egingo die

Paco Damas kantautoreak bakearen aldeko kontzertua Baluarten eskainiko du igandean

Emanaldia arratsaldeko 19.00etan izango da. Sarrera doakoa da aurrez gonbidapena txartel-leihatilan eskuratuz

Belle & Sebastian talde eskoziarrak Baluarten emanaldia eskainiko du udazkenean

Indie-pop taldeak kontzertua emango du Areto Nagusian heldu den azaroak 4an. Sarrerak 30 eta 35 euro bitartean eskura daitezke

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información