Paco Damas kantautoreak bakearen aldeko kontzertua Baluarten eskainiko du datorren astean

2019ko, irailaren 11a
Baluarteko Ganbera Aretoak Paco Damas kantautorearen kontzertua hartuko du irailak 22an, igandearekin, arratsaldeko 19.00etan. Musika-emanaldia Nafarroako Gobernuak antolatu du Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta. Que a todas las balas se les haga de noche – Poetas en Paz izeneko saio honetan publikoak parte hartze zuzena izango du. Paco Damasek berak kontzerturako aukeratutako olerkiak errezitatuko dituzte. Gainera, oholtzan Pepe Dougan (pianoa), Adri Parker (gitarra akustikoak eta elektrikoak) eta Jairo Samuel (perkusioak) musikariak izango ditu alboan Paco Damasek. Sarrera doakoa da baina beharrezkoa da gonbidapena aurrez Baluarteko txartel-leihatilan eskuratzea. 
 
Paco Damas 2010ean Bake Kultura Fundazioak Bakearen aldeko musikari eta Spmuda Internacionalek Bakearen aldeko enbaxadore izandatu zuten. Jaengo kantautoreak hogei urtetik gorako musika ibilbidea ondu du; sei disko eman ditu argitara (Once canciones de amor y una reina, Los versos del Quijote, Animal de fondo, Tristes guerras, Que a todas las balas se les haga de noche eta Paco Damas canta a Las Sinsombrero) eta mila kontzertu baino gehiago eskaini ditu Espainian, Latinoamerikan eta Marokon. Justizia sozialarkein, elkartasunarekin, bake kulturarekin eta berdintasunarekin konpromiso zuzena du eta, bere disko eta kontzertuen bidez, proposamen didaktikoak egiten ditu hezkuntzan eta gizartean orokorrean.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluarte Fundazioaren denboraldia datorren astean Dantza Konpainia Nazionalaren 'On Kixote' balletarekin hasiko da

Irailak 27an eta 28an espainiar dantzaren mamia eta folklorea gerturatzen duen José Carlos Martínezen koreografiarekin itzultzen da gurera konpainia

Ikusi Dantza Konpainia Nazionalaren 'On Kixote' lanaren aurrerapen hau!

Konpainiak Denboraldiko lehen hitzordua eskainiko du irailak 27an eta 28an

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren Denboraldi berrirako sarrerak salgai daude jada

Baluarten eskainiko dituen 14 programetarako txartelak 15 eta 30 euro bitartean eskuratu ahalko dira. 30 urtetik beherakoentzat precio bereziak daude

Umore onena datorren astean Baluartera helduko da Flo, Mota eta Seguraren eskutik

Umore-sena: Bi ergel eta ni umore ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte hilak 21ean, 18.30ean eta 21.30ean

'Navarra Film Commission - 10 urte' erakusketa bisitatzeko azken eguna da gaur

Nafarroako lokalizazio ezberdinak sustatzen dituen erakusketa ibiltari hau Baluarteko atondo nagusian dago

Minimusic-en hitzordu berriak emankumezko izena izango du heldu den urriak 20an

Familiartean zuzeneko musikaz gozatzeko emanaldi honek Espainiako nahiz Nazioarteko Pop-Rock musikako emakumeei omenaldia egingo die

Paco Damas kantautoreak bakearen aldeko kontzertua Baluarten eskainiko du igandean

Emanaldia arratsaldeko 19.00etan izango da. Sarrera doakoa da aurrez gonbidapena txartel-leihatilan eskuratuz

Belle & Sebastian talde eskoziarrak Baluarten emanaldia eskainiko du udazkenean

Indie-pop taldeak kontzertua emango du Areto Nagusian heldu den azaroak 4an. Sarrerak 30 eta 35 euro bitartean eskura daitezke

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información