'On Kixote' ballet klasikoak Baluarte Fundazioaren denboraldiari hasiera emango dio irailak 27an eta 28an

2019ko, irailaren 13a
Baluarte Fundazioaren 2019-2020 Denboraldia, ballet klasikoaren errepertorioko izenburu nabarmenenetariko batekin hasiko da irailak 27an eta 28an, On Kixote koreografiarekin hain zuzen ere, Dantza Konpainia Nazionalaren eskutik. Orain urtebete José Carlos Martínezek sinatutako Intxaur-hauskailuaren erabateko estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, konpainia Baluartera itzultzen da Martínez beraren On Kixote koreografiarekin. 25 urtean dantza garaikidea eta egilearena jorratzen aritu ondoren, Dantza Konpainia Nazionala errepertorio klasikora itzultzea ekarri zuen On Kixote balletak, eta mundu osoan gehien txalotu den konpainia horren lanetako bat da. Ludwig Minkusen partitura ezaguna Nafarroako Orkestra Sinfonikoak zuzenean interpretatuko du, Manuel Coves zuzendariaren batutapean.
 
Marius Petiparen jatorrizko koreografian oinarritu da Martínez eta bere ibilbidean dantzatzeko aukera izan duen bertsio askotarikoetan (Nureiev, Barixnikov eta Gorski), baina ñabardurak sartuta pertsonaietan eta xehetasunetan, besteak beste, boleroa eta fandangoa, Espainiako tradizioa nabarmentzen dutenak.
 
Sarrerak 42, 28 eta 18 eurotan, eta 30 urtetik beherakoentzat, 34, 22 eta 14 eurotan, ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, bi emanaldiak baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek sarrerak 13, 8 eta 5 eurotan eskuratu ahal izango dituzte.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Izarpeko RoofTop Zinema zikloa Baluartera bueltatuko da datorren astean

Zazpigarren edizio honetan Soka (uzt 16), Tentazioa goian bizi da (uzt 21), Room at the Top (uzt 23), The Walk (uzt 28) eta On the Roof (uzt 30) filmeak jatorrizko bertsioan eskainiko dira

Baluartek doaneko hiru jardunaldi hartuko ditu Nazioarteko Musika Festibalaren baitan

Pamplona Reclassics Jardunaldietan Fernando Palacios (uzt 28), Martín Llade (uzt 30) eta Eva Sandoval (abu 1) gurean izango ditugu

Baluarteko txartel-leihatila itxita egongo da uztailaren 5etik 15era

Hilak 16tik 31ra goizeko ordutegia berreskuratuko du eta RoofTop Cinema zikloa dela eta, baita arratsaldez zenbait egunetan

‘Van Gogh Alive’ multimedia-erakusketa abuztuaren 30a arte Baluarten bisita daiteke

Harresiaren Aretoan dagoen erakusketa astelehenetik igandera 10:00etatik 22:00etara zabalik dago

Euskadiko Orkestrak 2020-2021 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Denboraldian izen bakar eta berezkoarekin aurkeztuko da orkestra eta kontzertuek ordutegi berria izango dute. Gainera, emanaldien datak gerturatu ahala salgai jarriko dira sarrerak

Baluartek Entzierroaren X. Nazioarteko Argazki Erakusketa hartzen du

Nafarroako Kazetarien Elkarteak antolatuta, erakusketa Atongo nagusian egongo da uztailaren 23ra arte

‘El Guardaespaldas’ musikala azaroan helduko da azkenik Baluartera

Octavi Pujades, Chanel Terrero eta Khaoula Bouchkhi protagonistak izango dituen ikuskizuna ekainaren 10etik 14ra aurreikusita zegoen. Sarrerak data berrietarako balio dute

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información