Ohiko Jaiotzen erakusketa Baluarteko Erakuskera Aretoan bisita daiteke

2019ko, abenduaren 4a

Ondoz-ondoko hamargarren urtez, Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak Eguberriko Jaiotzen ohiko erakusketa Baluarten antolatu du aurten ere. Jaiotzak Baluarten erakusketan diorama ezberdinak, Jaiotza irlak, Jaiotza berezi bat, kutxatilak, irudi berezien erakusketa, Jaiotzak kutxetan, etabar, ikus daitezke. Erakusketa 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara zabalik egongo da (abenduaren 24an eta 31 ez ezik, egun horietan 19.00etan itxiko da). 14 urtetik gorakoek 3€ ordaindu beharko dituzte sarrera bakoitzeko; 7-14 urte bitartekoek, euro 1; eta 7 urtetik beherakoek, doan.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek 2021ean Familia Enpresaren XXIV. Biltzarra hartuko du

Hitzorduak Estatuko familia enpresa nabarmenenetariko asko bilduko ditu. Data oraindik ez da erabaki

‘Izan ala Izan' zikloak ‘Igelak euritan’ antzezlana Baluartera ekarriko du ostiralean

Acrónica Producciones eta Ados Teatroaren eskutik, Nafarroako Arte Eszenikoak Zikloaren bosgarren hitzorduak nahasmendu mentalak dakarren estigma sozialaz hitz egiten du

NOS eta Iruñeko Orfeoia Nafarroako ondare musikala mantentzeko abiarazitako grabazio fonografikoetan protagonistak izango dira aste honetan

Astelehenetik ostiralera formatu handiko errepertorioaren erregistroari helduko diote, Koldo Pastor, Emiliana Zubeldia eta Lorenzo Ondarraren obrekin

‘Izan ala Izan' zikloak 'Bernardaren alabak' ikuskizuna ekarriko du asteazkenean

Arantxa Villanueva Dantza Konpainiak taularatuko duen lanak emakumeen aurkako desberdintasunei eta indarkeriari buruzko gogoeta egiten du

Baluartek zaintzen zaitu

Bideo honetan sarbide berriei eta abiarazi ditugun segurtasun eta higiene neurriei buruzko informazioa laburbiltzen dugu

‘Iruñea Oholtzan’ euskal abestiaren jai handia Baluartera datorren astean helduko da

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Gazte Abonamendua %70eko beherapenarekin eskura daiteke eta Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko deskontuarekin

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información