Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Ennio Morriconeri omenaldi bikoitza eskainiko dio gaur eta bihar Baluarten

2021eko, urtarrilaren 14a
Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiaren baitan Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Ennio Morriconeri omenaldia kontzertu bikoitza eskainiko du gaur eta bihar, arratsaldeko 20:00etan, Baluarteko Areto Nagusian. Vanessa Garde zuzendariaren batutapean orkestrak omenaldia egingo dio italiar musikagile jenialari, izan ere bere musika azken 70 urteotako zinemaren soinu-banda baita. Gurean Morriconek berak konposatutako hainbat pelikuletako musikaz gozatu ahalko du publikoak zuzenean, besteak beste, Cinema paradiso, Los intocables, En busca del arca perdida, La lista de Schindler, Novecento edo La misión izenburuen soinu-bandez.
 
Gaurko kontzerturako sarrerak agortu dira. Biharko emanaldirako txartelak 17, 26 eta 36 eurotan eta 30 urtetik beherakoentzat, 5, 8 eta 11 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek SER Navarra V. Sarien banaketa hartuko du ostegunean

COVID-19aren aurkako borroka ardatz izango duen ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Sarrera mugatua izango da

AGAOk familia-publikoari zuzendutako 'Opera bat kontatzen dizut: Manon Lescaut' ikuskizuna ekarriko du Baluartera

Egungo egoerara egokitutako emanaldia urtarrilaren 31n Ganbera Aretoan, arratsaldeko 18:00etan, ikusi ahalko da

Baluarte Txiki zikloak ‘Mi propio universo’ dantza-antzerki ikuskizuna ekarriko du larunbatean

Baluarte Fundazioaren programaren hirugarren hitzordu honek pertsona desgaituen errealitatea azaleratzea du helburu

Nil Moliner kontzertuan, Baluarten apirilaren 10ean

Zero Biraren baitan dagoen emanaldirako sarrerak salgai daude 20 eta 22 eurotan

Pucciniren 'Manon Lescaut' opera erdi-antzeztutako bertsioan helduko da Baluartera otsailaren 5ean eta 7an

Ainhoa Arteta, Roberto Aronica, José Antonio López eta Carlos Chausson protagonistak izango dituen ekoizpen honetan Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta AGAOren abesbatzak parte hartuko dute

Pastora Solerren kontzertua 2021eko urriaren 23ra atzeratzen da

Abeslariak apirilaren 24an iragarrita zuen emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

La Oreja de Van Gogh taldeak Baluarten zuzeneko kontzertua emango du martxoaren 19an eta 20an

Un susurro en la tormenta disko berria aurkeztuko dituen bi emanaldietarako sarrerak salgai daude jada

‘El Guardaespaldas’ musikala 2021eko irailera atzeratzen da

Otsailan iragarritako ikuskizunaren emanaldiak 2021eko irailaren 22tik 26ra eskainiko dira. Sarrerak data berrietarako balio dute

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información