Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

2020th, uztailaren 29a

COVID-19aren krisiak eragindako garaian eta horrek gizartean izandako eraginaren aurrean, edertasunaren balioaren aldarrikapena jarriko da Lizarrako Antzinako Musikaren 51. Edizioaren erdigunean. Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak sustatutako jaialdia irailaren 5etik 12ra ospatuko da, Edertasunaren argi-keinuak lemapean. Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak salgai daude jada Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Edizio hontarako txartelak 12 eurotan eskura daitezke eta Gazte Txartelarekin, 6 eurotan. Gainera, 21 kontzertuetarako abonuak ere badaude 90 eurotan eta Gazte Txartelarekin, 45 eurotan.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluarteko txartel-leihatila itxita egongo da abuztuaren 2tik 16ra

Hilak 17tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du, goizez eta arratsaldez

Izarok Baluarten kontzertua eskainiko du azaroaren 13an

Osasun-larrialdia dela eta bertan behera geratutako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

‘El Guardaespaldas’ musikala azaroan helduko da Baluartera

Octavi Pujades, Chanel Terrero eta Khaoula Bouchkhi protagonistak izango dituen ikuskizuna ekainaren 10etik 14ra aurreikusita zegoen. Sarrerak data berrietarako balio dute

2020ko Flamenco On Fire Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 27tik 30era

Areto Nagusian ospatuko diren hitzorduak izango dira: Vicente Amigo (27), Farruquito (28), Pitingo (29) eta Chano Domínguez Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin (30)

Dani Martínezen umorea eta inprobisazioa Baluartera helduko dira azaroaren 7an

No os preocupéis... ¡Ya lo digo yo! ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 18 eta 22 euro bitartean eskura daitezke

Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Irailaren 5etik 12ra ospatuko den 51. ediziorako sarrerak 12 eurotan eskura daitezke, 6 eurotan gazte txartelarekin

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información