Joana Meloren fadoak eta Quorum Ballet konpainiaren dantzak Baluarten bat egingo dute igandean

2019ko, abenduaren 2a
Dantza fado erritmora. Edo hobe, Joana Meloren ahotsean fado kontzertua zazpi dantzarik lagunduta. Horixe izango da Baluarteko Areto Nagusian igandean, hilak 8an, arratsaldeko 19:00etan hasita gozatu ahal izango den ikuskizun berezia. Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan, Quorum Ballet konpainiak Saudade/Back to fado aurkeztuko du, dantza eta fadoa uztartzen dituena. Saudade itzultzen zaila den portugaldar hitza da; nostalgia, malenkonia, urrun dauden pertsonen edo gauzen oroitzapena. 2009 Portugalgo Dantza Garaikideko Talde Onenaren saria jaso zuen konpainia osatzen duten zazpi dantzariak (lau emakume eta hiru gizon) egongo dira, hala nola musika laukote bat zuzenean hamabi hariko Portugalgo gitarraren soinu bereziarekin eta fado abeslari entzutetsu Joana Meloren ahotsarekin. Berezitasun bezala, ikuskizunean dantzariek ureten egingo dute dantza eta fado abeslariak ere urperatura dagoela kantatuko du.
 
Musika-emanaldirako sarrerak 16, 24 eta 34 eurotan eta 30 urtetik beherakoentzat, 13, 19 eta 27 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, emanaldia baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 7 eta 10 eurotan eskuratu ahal izango dituzte.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek 2021ean Familia Enpresaren XXIV. Biltzarra hartuko du

Hitzorduak Estatuko familia enpresa nabarmenenetariko asko bilduko ditu. Data oraindik ez da erabaki

‘Izan ala Izan' zikloak ‘Igelak euritan’ antzezlana Baluartera ekarriko du ostiralean

Acrónica Producciones eta Ados Teatroaren eskutik, Nafarroako Arte Eszenikoak Zikloaren bosgarren hitzorduak nahasmendu mentalak dakarren estigma sozialaz hitz egiten du

NOS eta Iruñeko Orfeoia Nafarroako ondare musikala mantentzeko abiarazitako grabazio fonografikoetan protagonistak izango dira aste honetan

Astelehenetik ostiralera formatu handiko errepertorioaren erregistroari helduko diote, Koldo Pastor, Emiliana Zubeldia eta Lorenzo Ondarraren obrekin

‘Izan ala Izan' zikloak 'Bernardaren alabak' ikuskizuna ekarriko du asteazkenean

Arantxa Villanueva Dantza Konpainiak taularatuko duen lanak emakumeen aurkako desberdintasunei eta indarkeriari buruzko gogoeta egiten du

Baluartek zaintzen zaitu

Bideo honetan sarbide berriei eta abiarazi ditugun segurtasun eta higiene neurriei buruzko informazioa laburbiltzen dugu

‘Iruñea Oholtzan’ euskal abestiaren jai handia Baluartera datorren astean helduko da

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Gazte Abonamendua %70eko beherapenarekin eskura daiteke eta Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko deskontuarekin

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información