Jazzy Leap-ek ‘Christmas in Harlem’ eguberri-kontzertua ekarriko du abenduaren 22an Baluartera

2019ko, azaroaren 28a

Baluarteko Ganbera Aretoak Nafarroako Ganbara Abesbatzak antolatzen duen Encantando Denboraldiko hitzordu bat hartuko du heldu den abenduaren 22an, igandearekin, arratsaldeko 19:00etan: Christmas in Harlem kontzertua Jazzy Leap (NGAren jazz atala) taldearen eskutik, Andoni Arcilla zuzendariaren batutapean eta JL Banden partaidetzarekin. Emanaldiak hiru atal izango ditu: lehenengoa, a capella-n espiritualak eta gospel musika; bigarrenean, JL Band-arekin batera gabon-kantak jazz bertsioan berreskuratuko dituzte; eta hirugarrenean protagonistak izango dira pop, rock, funk edo jazz bezalako estiloen fusioa. Sarrerak 10 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek 2021ean Familia Enpresaren XXIV. Biltzarra hartuko du

Hitzorduak Estatuko familia enpresa nabarmenenetariko asko bilduko ditu. Data oraindik ez da erabaki

‘Izan ala Izan' zikloak ‘Igelak euritan’ antzezlana Baluartera ekarriko du ostiralean

Acrónica Producciones eta Ados Teatroaren eskutik, Nafarroako Arte Eszenikoak Zikloaren bosgarren hitzorduak nahasmendu mentalak dakarren estigma sozialaz hitz egiten du

NOS eta Iruñeko Orfeoia Nafarroako ondare musikala mantentzeko abiarazitako grabazio fonografikoetan protagonistak izango dira aste honetan

Astelehenetik ostiralera formatu handiko errepertorioaren erregistroari helduko diote, Koldo Pastor, Emiliana Zubeldia eta Lorenzo Ondarraren obrekin

‘Izan ala Izan' zikloak 'Bernardaren alabak' ikuskizuna ekarriko du asteazkenean

Arantxa Villanueva Dantza Konpainiak taularatuko duen lanak emakumeen aurkako desberdintasunei eta indarkeriari buruzko gogoeta egiten du

Baluartek zaintzen zaitu

Bideo honetan sarbide berriei eta abiarazi ditugun segurtasun eta higiene neurriei buruzko informazioa laburbiltzen dugu

‘Iruñea Oholtzan’ euskal abestiaren jai handia Baluartera datorren astean helduko da

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Gazte Abonamendua %70eko beherapenarekin eskura daiteke eta Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko deskontuarekin

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información