Izarok Baluarten kontzertua eskainiko du azaroaren 13an

2020st, abuztuaren 1a
Osasun-larrialdia dela eta bitan kontzertua atzeratu behar izan ondoren,
azkenik Izarok Baluarten geldialdia egindo du datorren azaroaren 13an, nazioarteko biraren baitan Limones en invierno izeneko bere azken diskoa aurkezteko. Kantautore bizkaitarrak emanaldia eskainiko du Areto Nagusian, arratsaldeko 20:30ean. Bere debut album nabarmenaren (Om, 2016) eta ospetsu bihurtu zuen bigarren diskoaren ondoren (Eason, 2018), orain, Limones en invierno lanarekin, kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak agintzen dizkigu Izarok. Disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere.

Sarrerak 25 eurotan www.baluarte.com web-orrian eskura daitezke. Baluarten ospatu ezin izan ziren Izaroren kontzertuetarako sarrerak data berrirako balio dute.
 
Euskal artista gazte batek sekula ez du lortu hain denbora laburrean “sarrerak agortuta” kartela zintzilikatzea Euskal Herriko musika-tenplu nagusienetan.Bere sormenari inolako aurreritzi edo mugarik jarri gabe, Izarok ingelesa, euskara eta gaztelania erabiltzen ditu bere abestietan, pop-a, folk-a, mediterraneoaren itzala edo melodia urratu eta geldoa enplegatuz.

 

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Izarok Baluarten kontzertua eskainiko du azaroaren 13an

Osasun-larrialdia dela eta bertan behera geratutako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

‘El Guardaespaldas’ musikala azaroan helduko da Baluartera

Octavi Pujades, Chanel Terrero eta Khaoula Bouchkhi protagonistak izango dituen ikuskizuna ekainaren 10etik 14ra aurreikusita zegoen. Sarrerak data berrietarako balio dute

2020ko Flamenco On Fire Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 27tik 30era

Areto Nagusian ospatuko diren hitzorduak izango dira: Vicente Amigo (27), Farruquito (28), Pitingo (29) eta Chano Domínguez Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin (30)

Dani Martínezen umorea eta inprobisazioa Baluartera helduko dira azaroaren 7an

No os preocupéis... ¡Ya lo digo yo! ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 18 eta 22 euro bitartean eskura daitezke

Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Irailaren 5etik 12ra ospatuko den 51. ediziorako sarrerak 12 eurotan eskura daitezke, 6 eurotan gazte txartelarekin

Baluarteko txartel-leihatila itxita egongo da abuztuaren 2tik 16ra

Hilak 17tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du, goizez eta arratsaldez

Euskadiko Orkestrak 2020-2021 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Denboraldian izen bakar eta berezkoarekin aurkeztuko da orkestra eta kontzertuek ordutegi berria izango dute. Gainera, emanaldien datak gerturatu ahala salgai jarriko dira sarrerak

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información