‘Izan ala Izan' zikloak 'Bernardaren alabak' ikuskizuna ekarriko du asteazkenean

2020th, irailaren 21a
Baluarteko Ganbera Aretoak Izan ala Izan Nafarroako Arte Eszenikoak Zikloko laugarren hitzordua hartuko du asteazkenean, hilak 23an: Arantxa Villanueva Dantza Konpainiak Bernardaren alabak antzerki eta dantza ikuskizuna taularatuko du, arratsaldeko 20:00etan. Bernardaren bakardadea izenburuaren jarraipen naturala da, egungo egoerara egokitua. Izan ere, emakumeen aurkako desberdintasunei eta indarkeriari buruzko gogoeta egiten du lanak, eta konfinamenduaren ondoren eguneratu nahi izan da; izan ere, kasu askotan areagotu egin da familia-ingurunean indarkeria jasaten duten emakumeen ahultasun-egoera. Hala, egoera horri buruzko hausnarketaren ondorioz, eszena berri bat sortu da proiektuan. 
 
Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak abiarazitako ziklo berri honen laugarren hitzordurako sarrerak 8 eurotan (Gazte Txartelarekin, 5 eurotan) www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Christian Zacharias pianistak azaroak 2an eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da

Sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez eskuratu ahal da

Jazzy Leap-ek estatubatuar standar kontzertua eskainiko du igandean Ganbera Aretoan

Emanaldiak Nafarroako Ganbara Abesbatzaren Encantando Denboraldiari amaiera emango dio eta edukiera mugatua izango da

Dantza Garaikidearen Jaialdiko 'Dantzaz: #56' ikuskizuna datorren astean helduko da Baluartera

Emanaldia urriak 31n, larunbatarekin, Ganbera Aretoan arratsaldeko 19:00etan hasiko da edukiera mugatuarekin

V. Zinetika Jaialdia Baluartera urriaren 30etik azaroaren 1era helduko da

Donostian eta Bilbon ere ospatuko den bideodantza jaialdiak 13 proiekzio, bi masterclass, tailer bat eta bi performance ekarriko ditu gurera

‘El Guardaespaldas’ musikala 2021eko otsailera atzeratzen da

Aurtengo azaroan iragarritako ikuskizunaren emanaldiak 2021eko otsailaren 24tik 28ra eskainiko dira. Sarrerak data berrietarako balio dute

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información