Gaurko iragarrita zegoen 'The Music of Morricone, Zimmer, Williams' kontzertua azaroaren 21era atzeratzen da

2020th, urriaren 18a
COVID-19ren hedapena dela-eta Nafarroako Gobernuak abiarazi dituen murrizketa berriak jarraituz, Royal Film Concert Orchestrak gaur arratsaldeko 19:00etan Baluarteko Areto Nagusian eskaini behar zuen The Music of Morricone, Zimmer, Williams kontzertua 2020ko azaroaren 21era atzeratzen da.
 
Aurtengo emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute. Halere, emanaldi berrira joan ezin duenak sarreraren zenbatekoaren itzulketa urriak 22a baino lehen eskatu ahal du. Sarrerak internet bidez eskuratu dituztenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz.
 
Emanaldi berrian ere, Royal Film Concert Orchestrak, Rafael Furones maisuaren batutapean, Ennio Morricone-k, Hans Zimmer-ek eta John Williams-ek, zinemaren hiru jenioek zinemarako konposaturiko soinu banda entzutetsuenetariko batzuk interpretatuko ditu; besteak beste, El Caballero Oscuro, Los Intocables, E.T., El Bueno el Feo y el Malo, El Rey León, Star Wars – Marcha Imperial, La Misión edo Harry Potter filmetako musika. 
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Christian Zacharias pianistak azaroak 2an eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da

Sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez eskuratu ahal da

Jazzy Leap-ek estatubatuar standar kontzertua eskainiko du igandean Ganbera Aretoan

Emanaldiak Nafarroako Ganbara Abesbatzaren Encantando Denboraldiari amaiera emango dio eta edukiera mugatua izango da

Dantza Garaikidearen Jaialdiko 'Dantzaz: #56' ikuskizuna datorren astean helduko da Baluartera

Emanaldia urriak 31n, larunbatarekin, Ganbera Aretoan arratsaldeko 19:00etan hasiko da edukiera mugatuarekin

V. Zinetika Jaialdia Baluartera urriaren 30etik azaroaren 1era helduko da

Donostian eta Bilbon ere ospatuko den bideodantza jaialdiak 13 proiekzio, bi masterclass, tailer bat eta bi performance ekarriko ditu gurera

‘El Guardaespaldas’ musikala 2021eko otsailera atzeratzen da

Aurtengo azaroan iragarritako ikuskizunaren emanaldiak 2021eko otsailaren 24tik 28ra eskainiko dira. Sarrerak data berrietarako balio dute

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información