Gatibu eta Ana Tijouxen kontzertua abenduaren 12ra atzeratzen da

2020th, urriaren 25a
COVID-19ren hedapena dela-eta Nafarroako Gobernuak ezarritako murrizketen ondorioz, azaroaren 1ean Baluarteko Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan iragarrita zegoen Gatibu eta Ana Tijouxen kontzertu akustikoa 2020ko abenduaren 12ra atzeratzea erabaki du ANAIM Club Fest Jaialdiak.
 
Azaroko emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute. Halere, abenduko hitzordura joan ezin duenak sarreraren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal du. Sarrerak internet bidez eskuratu dituztenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz; eta Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek Navarra Televisión Sarien banaketa ekitaldia hartuko du bihar publikorik gabe

Azken hilabeteotan Nafarroan nabarmendu diren gazte, gizarte, kirol, kultura eta enpresa baloreak eta “ereduzko herria” sarituko dira

Chica Sobresalto eta Lemon y Tal taldearen kontzertua abenduaren 22ra atzeratzen da

ANAIM Club Fest Jaialdiaren baitan azaroaren 14an iragarritako emanaldirako sarrerak data berrirako erabili daitezke

Baluarten larunbatean iragarritako Antonio Joseren kontzertua bertan behera geratu da

Kordobako artistaren emanaldia Areto Nagusian gaueko 21:00etan aurreikusita zegoen

Santas Pascuas Jaialdiak urtarrilan hiru kontzertu ekarriko ditu Baluartera

Programazioaren baitan, gurean Silvia Pérez Cruz (urt 3an), María José Llergo (8an) eta Maria Arnal i Marcel Bagés (9an) izango ditugu. Sarrerak salgai daude jada

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia Nafarroaren Eguneko Kontzertuan protagonistak izango dira Baluarten

Pérez-Sierrak zuzenduko duen ezohiko kontzertu hau abenduaren 3an, arratsaldeko 19:30ean, Navarra TVk zuzenean igorriko du. Aretoan ez da publikorik egongo

Estilo fusioa Baluarte Cámaran

Zikloa Ganbera Aretoan ospatuko da apirileko azken bi asteazkenetan eta maiatzeko bi lehenengoetan 

Urtero bezala, ohiko Jaiotzen erakusketa Baluartera bueltatzen da

Abenduaren 2an ateak zabalduko dituen erakusketak neurri bereziak hartuko ditu: tarte handigagoa, jaiotza gutxiago edo edukiera kontrola

Baluarte Txiki: Sei ikuskizun nafar kutsuarekin

Familia-publikoari eskainitako zikloak sei proposamen ekarriko ditu 2020ko abendua eta 2021eko apirila bitartean, horietariko bi euskarazko emanaldiarekin baita ere

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información