Euskadiko Orkestrak 2020-2021 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

2020th, ekainaren 20a
Izen bakar eta berezkoarekin aurkezten den Euskadiko Orkestrak, 2020/2021 Denboraldian hamar kontzertu eskainiko ditu Baluarten, urriaren 1etik ekainaren 15era. Elkartzen gaituen zirrara lelopean, Orkestrak Erromantizismoaren garaia hartuko du ardatz Denboraldi honetan, ondoz-ondoko laugarren urtez Robert Treviño maisuaren zuzendaritzapean (bost programa zuzenduko ditu). Erromantizismo hori argi ikus ahal izango da Schuberten sinfonia guztiak barne hartuko dituen programa batean (Schubert maratoi moduko bat), baita Schumannek hartuko duen protagonismoaren ere. Wagnerren presentzia ere nabarmena izango da; bera izan zen garai Erromantikoarekin hautsi zuen konpositore Nagusia. Horiek beste autore garrantzitsu batzuetara bideratuko gaituzte: Mahler eta Rakhmaninov. 
 
Lehen bi programek ezohiko egutegi eta ezaugarriak izango dituzte, covid-19aren pandemiaren ondorioz gerta litezkeen edukiera-murrizpenak kontuan hartuta. Denboraldi berriaren beste nobedade bat emanaldien ordutegia izango da, Iruñean arratsaldeko 19:30era aurreratuz (lehenengo bi programetan izan ezik, covid-19aren eragina izango baitute horiek). Sarreren salmenta ere ezberdina izango da 20/21 programazioan: kontzertuen datak gerturatu ahala salgai jarriko dira txartelak. Sarreren prezioa 10 eta 35 euro bitartekoa izango da. Gainera, leihatilan prezio bereziak ere egongo dira 30 urtetik beherakoentzat, 65 urtetik gorakoentzat eta langabeentzat. Eta Denboraldi berri honen baitan berriz ere, Azken Ordu Gaztea sarrerak eskainiko dira, aretoko gune guztietan, 10 eurotan, 30 urtetik beherakoentzat, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenagotik txartel-leihatilan.
 
PROGRAMAZIO OSOA
 
ABONO 1*: Schubert
Urr 1 Oct - 18:00 / 20:15
 
F. Schubert: Sinfonías nº1 y nº6 (sesión 18:00 h.)
F. Schubert: Sinfonías nº3 y nº9 (sesión 20:15 h.)
 
Robert Treviño, zuzendaria
 
ABONO 2*: Wagner!
Aza 3 Nov - 18:00 / 20:15
 
R. Wagner 
Rienzi. Obertura
Parsifal, 1º acto. Preludio
Lohengrin, 1º y 3º acto. Preludio
Tannhäuser. Obertura & Venusberg
 
Michel Tabachnik, zuzendaria
 
ABONO 3: Enigmatikoa
Abe 7 Dic - 19:30
 
M. Urquiza: Proyecto Elkano 2: ‘Mis monstruos marinos
R. Schumann: Concierto para violonchelo
D. Shostakovich: Sinfonía nº15
 
Robert Treviño, zuzendaria
Pablo Ferrández, biolontxeloa
 
ABONO 4: Bruckner wagneriarra
Urt 19 Ene - 19:30
 
L. V. Beethoven: Concierto para piano nº15, ‘Emperador
A. Bruckner: Sinfonía nº3, ‘Wagner
 
Robert Treviño, zuzendaria
Behzod Abduraimov, pianoa
 
ABONO 5: Bizirik / Supervivientes
Ots 9 Feb - 19:30
 
P. Hindemith: Música concertante para cuerdas y metales
L. OndarraSalve Regina
H. BerliozTristia
A. Dvorak: Sinfonía nº5
 
Ruth Reinhardt, zuzendaria
Orfeón Pamplonés, abesbatza
 
ABONO 6: Bidaiak / Los viajes
Mar 16 Mar - 19:30
 
G. CarpenterGhost Songs (obra de encargo)
S. Prokofiev: Concierto para violín nº2
R. Schumann: Sinfonía nº3, ‘Renana
 
Gemma New, zuzendaria
Vadim Gluzman, biolina
Easo abesbatza, abesbatza
 
ABONO 7: Gaua / La noche
Api 13 Abr - 19:30
 
G. Mahler: Sinfonía nº7, ‘Canción de la noche
 
Robert Treviño, zuzendaria
 
ABONO 8: Gazteak / Jóvenes
Mai 4 May - 19:30
 
S. RachmaninoffThe Rock
B. Bartok: Concierto para violín nº1
S. Rachmaninoff: Sinfonía nº1
 
Hans Graf, zuzendaria
Birgit Kolar, biolina
 
ABONO 9: Noragabeko adiskidea / Camarada errante
Mai 25 May - 19:30
 
R. WagnerTristán e Isolda. Preludio y muerte de amor
G. MahlerCanciones de un camarada errante
R. Schumann: Sinfonía nº1, ‘Primavera
 
Anja Bihlmaier, zuzendaria
Manuel Walser, baritonoa
 
ABONO 10: New York
Eka 15 Jun - 19:30
 
S. RachmaninoffRapsodia sobre un tema de Paganini
G. Mahler: Sinfonía nº5
 
Robert Treviño, zuzendaria
Nikolai Lugansky, pianoa
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Izarok Baluarten kontzertua eskainiko du azaroaren 13an

Osasun-larrialdia dela eta bertan behera geratutako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

‘El Guardaespaldas’ musikala azaroan helduko da Baluartera

Octavi Pujades, Chanel Terrero eta Khaoula Bouchkhi protagonistak izango dituen ikuskizuna ekainaren 10etik 14ra aurreikusita zegoen. Sarrerak data berrietarako balio dute

2020ko Flamenco On Fire Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 27tik 30era

Areto Nagusian ospatuko diren hitzorduak izango dira: Vicente Amigo (27), Farruquito (28), Pitingo (29) eta Chano Domínguez Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin (30)

Dani Martínezen umorea eta inprobisazioa Baluartera helduko dira azaroaren 7an

No os preocupéis... ¡Ya lo digo yo! ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 18 eta 22 euro bitartean eskura daitezke

Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Irailaren 5etik 12ra ospatuko den 51. ediziorako sarrerak 12 eurotan eskura daitezke, 6 eurotan gazte txartelarekin

Baluarteko txartel-leihatila itxita egongo da abuztuaren 2tik 16ra

Hilak 17tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du, goizez eta arratsaldez

Euskadiko Orkestrak 2020-2021 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Denboraldian izen bakar eta berezkoarekin aurkeztuko da orkestra eta kontzertuek ordutegi berria izango dute. Gainera, emanaldien datak gerturatu ahala salgai jarriko dira sarrerak

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información