Euskadiko Orkestra Sinfonikoak gaur denboraldiko hirugarren kontzertua eskainiko du Baluarten

2019ko, abenduaren 5a
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2019-2020 abonu denboraldiko hirugarren emanaldia eskainiko du gaur, ostegunarekin, Baluarteko Areto Nagusian arratsaldeko 20.00etan. Robert Treviño zuzendari titularrak Ravelen soinu-magian murgiltzea proposatuko dio publikoari Espainian inspiratutako lau piezaren bidez: Alborada del Gracioso, Rapsodia española, Pavana para una infanta difunta eta Bolero. Lehenago, EOSk Bela Bartok musikagilearen Hari, perkusio eta zelestarako musika lana interpretatuko du eta Aaron Coplanden Klarineterako kontzertua, azkeneko honetan Julian Bliss klarinete-jotzaile britaniarra bakarlaria izango dela. 
 
Arratsaldeko 20.00etan hasiko den emanaldirako sarrerak 10 eta 35 euro bitartean eskura daitezke, Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, EOSek prezio bereziak eskaintzen ditu (leihatilan): 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei eta langabeei. Eta nobedade gisa, denboraldi honetan Azken Ordu Gaztea sarrerak jarriko dira salgai, 10 eurotan soilik txartel-leihatilan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pasarela 948 datorren astean itzuliko da Baluartera

Francis Montesinos, Ágatha Ruiz de la Prada, Ulises Mérida eta María Lafuente diseinatzaile entzutetsuen desfileak, Baluarteko hitzorduen artean otsailaren 6tik 8ra

Belliniren ‘Norma’ opera otsailaren 7an eta 9an taularatuko da Baluarten

Francesca Sassu eta Sergio Escobar protagonistak izango dituen ekoizpen honetan Nafarroako Orkestrak eta AGAOren abesbatzak parte hartzen dute

Baluartek Nort Festival hartuko du, diseinu eta sormen gastronomiko topaketa

Otsailaren 7an eta 8an ospatuko den jaialdiaren programan diseinatzaileak, publizistak eta sukaldariburuak arituko dira

Baluarte Cámara zikloak ahotsa amankomunean duten lau ikuskizun proposatzen ditu

Baluarte Fundazioaren zikloak El baile perdido (ots 26), Zinemako ahotsak (mar 18), Lorkarekin bueltaka (mai 13) eta Dos cantares y un cantarcillo (eka 3) eskainiko ditu. Ikuskizunak Ganbera Aretoan 2

'West Side Story', garai guztietako musikal onena

Munduko eszenatokietan 60 urte daramatzan musikal honi buruzko bitxikeriak argitaratzen ditu Baluarte EnVivo aldizkariak. Baluarten sei emanaldi eskainiko ditu otsailaren 27tik martxoaren 1era

Baluarte Txiki zikloak 'Opera bat kontatzen dizut: Norma' familia-ikuskizuna ekarriko du larunbatean

AGAOren ekoizpena, Baluarte Fundazioaren laguntzarekin, 17:00etan eta 18:30 taularatuko da

Baluartek ‘Van Gogh Alive’ munduko multimedia-erakusketa ikustatuena hartuko du martxoaren 2tik maiatzaren 31ra

Puntako teknologiari esker, bisitariak margolari entzutetsuaren artelanetan murgiltzen dira

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información