‘Enperadorearen jantzi berria’ ikuskizuna Baluarten abenduak 27an eta 28an taularatuko da

2019ko, azaroaren 30a

Baluarteko Areto Nagusiak Enperadorearen jantzi berria ikuskizunaren taularatzea hartuko du heldu den abenduak 27an eta 28an, arratsaldeko 19.30ean, Nafarroako Ganbera Operak eta Baluarte Fundazioak sustatuta. NGOk Iñigo Casalí musikagile nafarrari eskatutako opera komikoa da, Pablo Valdesek gaztelaniaz idatzitako testuaren gainean. Zehazki, abeslari, aktore eta dantzariek enperadore baten istorioa kontatuko digute, zeinak arropa hain zuen gustuko, ezen diru guztia jantzi berrietan xahutzen zuen, erresumako beste inor kontuan hartu gabe. Musika Nafarroako Orkestra Sinfonikoak interpretatuko du zuzenean, Iñigo Casalik berak zuzenduta.

Sarrerak 15 eta 20 eurotan eta 30 urtetik beherakoek 10 eta 15 eurotan eskura daitezke. Gainera, pack familiarra 45 eta 63 eurotan salgai dago, eta beherapen bereziak daude NGOko bazkideentzat, 10 eurotan, eta 10 pertsonatik gorako taldeentzat, sarreran %20eko deskontuarekin. Txartelak ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pasarela 948 datorren astean itzuliko da Baluartera

Francis Montesinos, Ágatha Ruiz de la Prada, Ulises Mérida eta María Lafuente diseinatzaile entzutetsuen desfileak, Baluarteko hitzorduen artean otsailaren 6tik 8ra

Belliniren ‘Norma’ opera otsailaren 7an eta 9an taularatuko da Baluarten

Francesca Sassu eta Sergio Escobar protagonistak izango dituen ekoizpen honetan Nafarroako Orkestrak eta AGAOren abesbatzak parte hartzen dute

Baluartek Nort Festival hartuko du, diseinu eta sormen gastronomiko topaketa

Otsailaren 7an eta 8an ospatuko den jaialdiaren programan diseinatzaileak, publizistak eta sukaldariburuak arituko dira

Baluarte Cámara zikloak ahotsa amankomunean duten lau ikuskizun proposatzen ditu

Baluarte Fundazioaren zikloak El baile perdido (ots 26), Zinemako ahotsak (mar 18), Lorkarekin bueltaka (mai 13) eta Dos cantares y un cantarcillo (eka 3) eskainiko ditu. Ikuskizunak Ganbera Aretoan 2

'West Side Story', garai guztietako musikal onena

Munduko eszenatokietan 60 urte daramatzan musikal honi buruzko bitxikeriak argitaratzen ditu Baluarte EnVivo aldizkariak. Baluarten sei emanaldi eskainiko ditu otsailaren 27tik martxoaren 1era

Baluarte Txiki zikloak 'Opera bat kontatzen dizut: Norma' familia-ikuskizuna ekarriko du larunbatean

AGAOren ekoizpena, Baluarte Fundazioaren laguntzarekin, 17:00etan eta 18:30 taularatuko da

Baluartek ‘Van Gogh Alive’ munduko multimedia-erakusketa ikustatuena hartuko du martxoaren 2tik maiatzaren 31ra

Puntako teknologiari esker, bisitariak margolari entzutetsuaren artelanetan murgiltzen dira

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información