‘El Guardaespaldas’ musikala 2021eko otsailera atzeratzen da

2020th, urriaren 15a
COVID-19ak eragindako egoeraren bilakaera aldakorraren aurrean eta Gobernuak ezarritako edukiera mugaketa dela eta, LETSGO ekoizleak Baluarten heldu den azaroan iragarritako El Guardaespaldas musikalaren emanaldiak atzeratzea erabaki du. Zehazki, ikuskizuna 2021eko otsailaren 24tik 28ra gure Areto Nagusian ikusi ahalko da.
 
Otsaileko saioetarako sarrerak Baluarteko txarteldegian eta www.baluarte.com web-orrian eskura daitezke. Aurtengo emanaldietarako sarrerak data berrirako balio dute, eserlekua, asteko eguna eta ordutegi berdina mantenduz. Halere, otsaileko emanaldi berrira joan ezin duenak sarreraren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal du. Sarrerak internet bidez eskuratu zituztenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz.
 
El Guardaespaldas musikala Londresko West End-en egonaldi arrakastatsuaren ostean dator Espainiatik egingo duen biraren baitan. Baluarteko emanaldietan ez dira faltako I Will Always Love You abesti gogoandarria -kanta hura emakumezko baten singlerik salduena izan zen-, eta I wanna dance with somebody, Run to you edo I have nothing kanta entzutetsuak. Kevin Costner eta Whitney Houston protagonista izan zituen izen bereko (euskaraz Bizkartzaina) filman oinarrituta, musikal honek Rachel Marron pop superizar handiaren historia biltzen du: dei anonimo eta mehatxagarriak jasotzen hasiko da eta, ondorioz, segurtasunean aditua den Frank Farmer bizkartzain kontratatuko du. Pixkanaka elkarren artean maitasuna sortuko da...
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Christian Zacharias pianistak azaroak 2an eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da

Sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez eskuratu ahal da

Jazzy Leap-ek estatubatuar standar kontzertua eskainiko du igandean Ganbera Aretoan

Emanaldiak Nafarroako Ganbara Abesbatzaren Encantando Denboraldiari amaiera emango dio eta edukiera mugatua izango da

Dantza Garaikidearen Jaialdiko 'Dantzaz: #56' ikuskizuna datorren astean helduko da Baluartera

Emanaldia urriak 31n, larunbatarekin, Ganbera Aretoan arratsaldeko 19:00etan hasiko da edukiera mugatuarekin

V. Zinetika Jaialdia Baluartera urriaren 30etik azaroaren 1era helduko da

Donostian eta Bilbon ere ospatuko den bideodantza jaialdiak 13 proiekzio, bi masterclass, tailer bat eta bi performance ekarriko ditu gurera

‘El Guardaespaldas’ musikala 2021eko otsailera atzeratzen da

Aurtengo azaroan iragarritako ikuskizunaren emanaldiak 2021eko otsailaren 24tik 28ra eskainiko dira. Sarrerak data berrietarako balio dute

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información