‘El Guardaespaldas’ musikala 2021eko irailera atzeratzen da

2021eko, urtarrilaren 12a
COVID-19ak eragindako egoeraren bilakaera aldakorraren aurrean eta Gobernuak ezarritako edukiera mugaketa dela eta, LETSGO ekoizleak Baluarten otsailan iragarritako El Guardaespaldas musikalaren emanaldiak atzeratzea erabaki du. Zehazki, ikuskizuna 2021eko irailaren 22tik 26ra gure Areto Nagusian ikusi ahalko da.
 
Heldu den irailan izango diren saioetarako sarrerak Baluarteko txarteldegian eta www.baluarte.com web-orrian eskura daitezke. Otsaileko emanaldietarako sarrerak data berrirako balio dute, eserlekua, asteko eguna eta ordutegi berdina mantenduz. Halere, iraileko emanaldi berrira joan ezin duenak sarreraren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal du. Sarrerak internet bidez eskuratu zituztenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz.
 
El Guardaespaldas musikala Londresko West End-en egonaldi arrakastatsuaren ostean dator Espainiatik egingo duen biraren baitan. Baluarteko emanaldietan ez dira faltako I Will Always Love You abesti gogoandarria -kanta hura emakumezko baten singlerik salduena izan zen-, eta I wanna dance with somebody, Run to you edo I have nothing kanta entzutetsuak. Kevin Costner eta Whitney Houston protagonista izan zituen izen bereko (euskaraz Bizkartzaina) filman oinarrituta, musikal honek Rachel Marron pop superizar handiaren historia biltzen du: dei anonimo eta mehatxagarriak jasotzen hasiko da eta, ondorioz, segurtasunean aditua den Frank Farmer bizkartzain kontratatuko du. Pixkanaka elkarren artean maitasuna sortuko da...
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Euskadiko Orkestrak Baluarten jarduera berreskuratzen du gaur emanaldi bi bikoitzarekin

Robert Treviño zuzendari titularraren batutapean, orkestrak 18:00etan eta 20:15ean eskainiko ditu kontzertuak

Pastora Solerren kontzertua 2021eko urriaren 23ra atzeratzen da

Abeslariak apirilaren 24an iragarrita zuen emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

Ignatius Farray umoristak 'La comedia salvó mi vida' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du ostiralean

Kanariar umoristak emanaldia 20:00etan eskainiko du Areto Nagusian. Sarrerak 21 eurotan eskura daitezke

BaluarteTxiki zikloak 'Mi propio universo' dantza-antzerki ikuskizuna aurkeztuko du urtarrilaren 30ean

Baluarte Fundazioaren programaren hirugarren hitzordu honek pertsona desgaituen errealitatea azaleratzea du helburu

Baluartek Williams, Morricone eta Zimmer-ek konposatutako zine-musika kontzertua hartuko du larunbatean

Royal Film Concert Orchestrak hiru musikagile entzutetsu hauen gai adierazgarrienetariko batzuk interpretatuko ditu. Sarrerak agortu dira

‘El Guardaespaldas’ musikala 2021eko irailera atzeratzen da

Otsailan iragarritako ikuskizunaren emanaldiak 2021eko irailaren 22tik 26ra eskainiko dira. Sarrerak data berrietarako balio dute

Iruñeko Sinfoniettak Baluarten 'Gau bat Txaikovskirekin' antzeztutako kontzertua eskainiko du ostegunean

19:30ean hasiko den hitzorduak Intxaur-hauskailua eta Zisneen aintzira lanen musika Xabier Olza eta Pablo del Mundillo aktore nafarren interpretazioarekin elkartuko du

Taburete taldeak Baluarten kontzertua eskainiko du apirilaren 26an

Taldeak La Broma Infinita bere laugarren diskoa arratsaldeko 20:00etan Areto Nagusian aurkeztuko du. Sarrerak salgai daude

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información