Baluartek 948 Merkatua - Nafarroako arteen merkatuaren egoitza nagusietako bat izango da azaroan

2017ko, urriaren 4a
Baluarte Batzar Jauregia 948 Merkatua-Nafarroako arteen merkatuaren lehenengo edizioaren gune nagusietako bat izango da heldu den azaroak 15ean eta 16an. 948 merkatua mugaz haraindiko izaera duen feria da. Epe ertainera erreferentziazko elkargune bilakatu nahi du proposamen kultural eta artistikoen erakustaldiak egiteko, ezagutza partekatzeko eta proiektuak erakusteko, eta arteak sustatzeko Euroeskualde guztian: Nafarroa/Akitania eta Euskadin, baita Aragoi eta Errioxan ere. Proposatzen duen berrikuntza nagusia ferien feria izatea da, diziplina artistiko guztiak barne hartzen baititu. Gurean Baluarte PRO gunea egongo da, 9.00etatik 14.00etara, diziplina ezberdinen arteko elkarrizketa ahalbidetzeko topagunea izango dena eta bertan 300 profesional baino gehiago bilduko direla. Gune honek arlo ezberdinak izango ditu: 3 aurkezpen- eta hitzaldi-ibilbide;  Artistentzako Pitching-a; Formakuntza laborategiak; Stand-gunea; Speed meeting-ak; eta Networking-a.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Donizettiren 'L’elisir d’amore' operaren bigarren emanaldia taularatuko da gaur

Opera hau Baluarte Fundazioak eta Opera Lagunen Gayarre Elkarteak (AGAOk) sinatutako elkarlan hitzarmenaren lehen hitzordua da

Euskadiko Orkestrak 2018/2019 denboraldiari hasiera emango dio Baluarten hilak 27an

Robert Treviño bere zuzendari titularraren batutapean, kontzertuan Webern, Lazkano eta Sibelius-en obrak interpretatuko ditu

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

L'elisir d'amore operaren eszenografia ikusgarriaren argazki bat da argitalpenaren azalaren protagonista

Nafarroako Musika Garaikidearen IV Jaialdia Baluartera helduko da gaur Ensemble Kuraiaren emanaldiarekin

Bilboko taldeak Apokalypsis, errebelazio baten sinbolo ikuskizuna aurkeztuko du 20.00etan Ganbera Aretoan

The Michael Nyman Bandek Baluarten kontzertua eskainiko du datorren astean

Hilak 28an Michael Nyman musikagile eta pianistak emango duen emanaldirako sarrerak 46 eta 42 eurotan eskura daitezke

Flok, Motak eta Segurak Baluarten bi emanaldi eskainiko dituzte urtarrilak 12an

Umore-sena: Bi ergel eta ni umore ikuskizuna 18.30ean eta 21.30ean taularatuko dute. Sarrerak 22 eta 35 euro bitartean eskura daitezke

Sir András Schiff: Puro Bach

Baluarte Envivo aldizkariak hungariar pianistari buruzko erreportajea biltzen du. Urriak 2an Bachen Goldberg Bariazioak interpretatuko ditu gurean

"Adinaren debutan seguru nabilela eta asko ikasiko dudala badakit"

Baluarte Envivo aldizkariak Donizettiren L'elisir d'amore operan emakumezko rol protagonista estreinatuko duen Sabina Puértolasekin elkarrizketa biltzen du  

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información