Baluarte Txiki zikloa datorren astean ‘Zirku hegalaria’ ikuskizunarekin bueltatuko da

2019ko, abenduaren 3a
Baluarteko Ganbera Aretoak Baluarte Txiki zikloko bigarren hitzordua hartuko du heldu den astean, abenduaren 14an, larunbatarekin: El circo de don Nicanor / Zirku hegalaria ikuskizuna, 17.00etan gaztelaniaz eta 18.30ean euskaraz. Emanaldian protagonistak izango dira: toy pianoak, Víctor Trescolí Sanzen esku; musika-laukotea, Anna Radomskak (biolina), Lara Vidal (biolontxeloa), Alicia Griffiths (harpa) eta Hugo Portas (tuba) musikariek osatuta; eta narratzailea, Ana Hernández-Sanchizekin. Ipuin-musikal honek Don Nikanorren istorioa ematen du ezagutzera, pertsonaia altruista eta itzela, munduan zehar arazoak dituzten animaliei laguntzen dabilena: behi bat, tximino bat, pinguino bat, hartz bat, katu bat, txakur bat, kaxalote bat, asto bat. Denek elkarrekin zirku bat zabalduko dute eta, bertan, animalia bakoitzak bere trebetasun bereziak erakutsiko ditu.
 
Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web orrian. Gainera, pack familiarra (2 heldu + 2 haur) eskuragai dago, 25 eurotan, soilik leihatilan. Ikuskizunak 45 minutuko iraupena du eta 3 urtetik gorako haurrentzat gomendatuta dago.
 
Baluarte Txiki zikloko hurrengo hitzorduak hauek izango dira: otsailak 1ean, Te cuento una ópera: Norma (17.00 eta 18.30, gazt.); otsailak 15ean, Pulcinella (18.00, gazt.); martxoak 14an, ¿Quién teme al lobo feroz? (17.00 eta 18.30); eta apirilak 18an, Hilos (18.00, gazt.).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek 2021ean Familia Enpresaren XXIV. Biltzarra hartuko du

Hitzorduak Estatuko familia enpresa nabarmenenetariko asko bilduko ditu. Data oraindik ez da erabaki

‘Izan ala Izan' zikloak ‘Igelak euritan’ antzezlana Baluartera ekarriko du ostiralean

Acrónica Producciones eta Ados Teatroaren eskutik, Nafarroako Arte Eszenikoak Zikloaren bosgarren hitzorduak nahasmendu mentalak dakarren estigma sozialaz hitz egiten du

NOS eta Iruñeko Orfeoia Nafarroako ondare musikala mantentzeko abiarazitako grabazio fonografikoetan protagonistak izango dira aste honetan

Astelehenetik ostiralera formatu handiko errepertorioaren erregistroari helduko diote, Koldo Pastor, Emiliana Zubeldia eta Lorenzo Ondarraren obrekin

‘Izan ala Izan' zikloak 'Bernardaren alabak' ikuskizuna ekarriko du asteazkenean

Arantxa Villanueva Dantza Konpainiak taularatuko duen lanak emakumeen aurkako desberdintasunei eta indarkeriari buruzko gogoeta egiten du

Baluartek zaintzen zaitu

Bideo honetan sarbide berriei eta abiarazi ditugun segurtasun eta higiene neurriei buruzko informazioa laburbiltzen dugu

‘Iruñea Oholtzan’ euskal abestiaren jai handia Baluartera datorren astean helduko da

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Gazte Abonamendua %70eko beherapenarekin eskura daiteke eta Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko deskontuarekin

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información