Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

2020th, irailaren 15a

Aurreko denboraldietan bezala, 30 urtetik beherakoek Baluarte Fundazioak 2020-2021 Denboraldi berrirako eskaintzen dizkien beherapen bereziak lortu ahal dituzte. Programazio Nagusiaren 11 hitzorduetarako eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 12 kontzertuetarako sarrera solteak %20eko beherapenarekin salgai daude jada, eta %70eko deskontuarekin emanaldi bakoitza baino hiru egun lehenagotik erosterakoan (soilik txarteldegian). Prezio berezi hauetaz gozatu ahal izateko, 14-30 urte bitartekoek Gazte Txartela derrigorrez aurkeztu beharko dute, eta 14tik beherakoek NAN-a edo bestelako identifikatzaile bat. Gainera, Denboraldi Nagusiaren 11 ikuskizunetarako Baluarte Joven/Gazte Ticket abonamendua %70eko beherapenarekin eskura daiteke. 

 
PROGRAMA DENBORALDI NAGUSIA
PROGRAMA NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Izaroren kontzertua abenduaren 11ra atzeratu da

Abeslariak kontzertu bikoitza eskainiko du, 19:30ean eta 22:00etan. Emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

V. Zinetika Jaialdia ostiraletik igandera helduko da Baluartera

Donostian eta Bilbon ere ospatuko den bideodantza jaialdiak 13 proiekzio, bi masterclass, tailer bat eta bi performance ekarriko ditu gurera

Gatibu eta Ana Tijouxen kontzertua abenduaren 12ra atzeratzen da

ANAIM Club Fest Jaialdiaren baitan azaroaren 1ean eskaini behar zuten emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

Baluartek Dantza Garaikidearen Jaialdiko 'Dantzaz: #56' ikuskizuna hartuko du larunbatean

Emanaldia urriak 31n, larunbatarekin, Ganbera Aretoan arratsaldeko 19:00etan hasiko da edukiera mugatuarekin

Christian Zacharias pianistak azaroak 2an eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da

Sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez eskuratu ahal da

Euskadiko Orkestrak Baluarten azaroaren 3an iragarrita zuen kontzertu bikoitza bertan behera uzten du

Egoeraren bilakaera eta ezarritako murrizketen arabera, orkestrak gainontzeko programei buruzko erabakiak banan-banan hartuko ditu

Sergio Dalmak Baluarten urriaren 31n eskaini behar zuen kontzertua 2021ean izango da

Emanaldia 2021eko urriaren 9an izango da eta sarrerak data berrirako balio dute

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información