Baloreak proiektua kontzertuan Baluarten izango da bihar

2020th, urtarrilaren 18a

Baluartek hitzordu berezia hartuko du bihar, arratsaldeko 18:00etan: giza balioak musikaren bidez helarazteko sortutako Baloreak proiektua gurera kontzertu formatuan helduko da. 8 eta 14 urte bitarteko Asier (Iruñea), Luna (Berriozar), Iradi (Bilbo), Kaiet (Getaria) eta Netsanet (Baiona) taldekideek beren lehen diskoa osatzen duten zortzi abestiak zuzenean interpretatuko dituzte zuzenean. Pello Reparaz musikari eta konpositore nafarrak sortutako kanta bakoitzak giza balio bati egiten dio erreferentzia, eta haur bakoitzak balio horietako bati buruz abesten du: Nortasuna, Erantzunkizuna, Elkartasuna, Ausardia, Berdintasuna, Humiltasuna, Jarraikortasuna eta Maitasuna. Sarrerak 12 eta 16 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Martxoaren 2tik 7ra ospatuko den Punto de Vista Jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Jaialdiaren baitan egingo diren proiekzioetarako eta ekitaldietarako sarrerak jada eros daitezke, online edo Punto de Vistaren egoitza nagusia izango den Baluarteko leihatilan

Yunke magoaren 'Hangar 52. Ilusiones clasificadas' ikuskizuna Baluartera helduko da larunbatean

Emanaldi berri honek originaltasuna, indarra, edertasuna eta eszenaratze ikusgarria ekarriko du

Gastromia-Turismoko Nazioarteko III. Biltzarra gaur hasi da Baluarten

FoodTrex Navarraren hirugarren edizio honek 200 partaide izango ditu bihar arte

Baluarte Fundazioak ‘West Side Story’ musikala datorren astean ekarriko du

Garai guztietako musikal garrantzitsuena den honek sei emanaldi eskainiko ditu otsailaren 27tik martxoaren 1era

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 7. kontzertuak protagonista venezolarrak izango ditu bihar eta etzi

Pacho Flores tronpetista eta musikagilea eta Leo Rondón kuatrista bakarlari bezala arituko dira beren herrikide Manuel Hernández-Silvak zuzenduko duen emanaldian

Goyo Jiménez umoristak Baluarten ‘Confusio’ aurkeztuko du igandean

Bere bakarrizketen une onenak biltzen dituen ikuskizuna 19:00etan hasiko da

Baluartek Navartur Turismoaren 15. Nazioarteko Feria hartuko du bihartik igandera

165 erakustoki egongo diren edizio honetan, bisitariek 500 bidaia-aukera ezagutu ahal izango dituzte

Raquel Andueza soprano nafarrak 'El baile perdido' saioarekin Baluarte Cámara zikloari hasiera emango otsailaren 26an

La Galanía bere taldearekin berreskuratu dituen XVII. mendeko hispaniar dantza eta abesti zentsuratuak eskainiko ditu kontzertuan

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información