Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak Jardunaldien 4 hitzordu hartuko ditu Baluartek

2017ko, martxoaren 13a
Bizikedetza erein. Begiratu bat artearen bidez lelopean, Nafarroako Gobernuak bake, bizikidetza eta giza eskubideei buruzko jardunaldien bigarren edizioa antolatu du; haien bidez, giza duintasunaren errespetuari eta bakearen kulturaren beharrari buruzko gogoeta bat sustatu nahi da. Jardunaldiak martxoaren 23tik apirilaren 6ra egingo dira Baluarten (19.30ean) eta artea izango da aurreikusitako lau saioen lotura: hitzaldi edo mahai-inguruak izanen dira haietako bi, literaturarekin eta elkartasunarekin lotuak, eta beste bi antzerkiarekin eta zinemarekin lotuak.
 
Programari hasiera emanez, martxoak 23an, ostegunarekin, Mariposas en El Hierro zine foruma. Filmak gure herriko hainbat indarkeria motaren biktima diren testigantzak biltzen ditu, baina hemendik kanpokoa dituen hitzak ere biltzen ditu. Emakume hauek guztiek indarkeria gainditu nahi dute, bakea eta justizia nagusi diren etorkizuna eraiki. Esperientzia, ekimen, jarrera eta desirak oparitzen dizkigute, bestelako errealitatea sortzeko: inolako indarkeriarik gabeko bizimodu duina, bake iraunkorreko etorkizuna, bidaia bat sufrimendutik esperantzara. Proiekzioa ondoren solasaldia Bertha Gaztelumendia zuzendariarekin. 
 
Jardunaldien bigarren hitzordua, martxoak 30ean, ostegunarekin, La defensa de las víctimas y la paz desde la literatura mahai-ingurua izango da, Gabriela Ybarra, Luis Garde eta Ion Arretxeren eskutik. Arteen bitartez memoriari eta biktimei begiratzerakoan, literaturak eginkizun nabarmena du. Hiru idazle hauek beren azken liburuaz mintzatuko dira, beren esperientziaz, nolako ekarpena egiten ahal dioten arteak eta literaturak giza eskubideen aldeko lanean. Moderatzailea Aingeru Epaltza izango da.
 
Hirugarren hitzordua, apirilak 1ean, larunbatarekin, Sin adiós - Adiorik gabe antzerkia izango da, Mireia Gabilondo eta Teresa Calo zuzendariena. Muntaia artistikoa, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren hiru biktimaren bizitza duena muin: Juan Manuel García Cordero, Mikel Zabalza Garate eta Francisco Javier Gómez Elosegui. Biktimekiko elkartasunaz eta indarkeriarik gabeko gizartearen eta bake kulturaren aldeko apustuaz gainera, hiru biktima horien bizitza hartuko dugu ardatz, ez heriotza, gizarte adiskidetua, bidezkoagoa eta etikoagoa eraikitzeko ekarpen gisa. 
 
Eta Jardunaldiei amaiera emanez, apirilak 6an, ostegunarekin, Buenos días desde el cielo de Alepo hitzaldi eta bideotxata eskainiko da. Sara Aldaba, garapenerako lankidetzako eta hezkuntzako teknikaria, SED gobernuz kanpoko erakundean. Georges Sabe anaia marista urdinak zuzenean hitz eginen digu Alepotik, Siriatik. Zenbait gai jorratuko dituzte: elkartasuna gerretan, beren esperientzia, Siriako egoera eta gerran diren herriekiko elkartasunaren argi-itzalak. 
 
Sarrera dohainik eta librea da, aretoa bete arte, eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke (4 sarrera gehienez pertsonako).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek SER Navarra V. Sarien banaketa hartuko du ostegunean

COVID-19aren aurkako borroka ardatz izango duen ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Sarrera mugatua izango da

AGAOk familia-publikoari zuzendutako 'Opera bat kontatzen dizut: Manon Lescaut' ikuskizuna ekarriko du Baluartera

Egungo egoerara egokitutako emanaldia urtarrilaren 31n Ganbera Aretoan, arratsaldeko 18:00etan, ikusi ahalko da

Baluarte Txiki zikloak ‘Mi propio universo’ dantza-antzerki ikuskizuna ekarriko du larunbatean

Baluarte Fundazioaren programaren hirugarren hitzordu honek pertsona desgaituen errealitatea azaleratzea du helburu

Nil Moliner kontzertuan, Baluarten apirilaren 10ean

Zero Biraren baitan dagoen emanaldirako sarrerak salgai daude 20 eta 22 eurotan

Pucciniren 'Manon Lescaut' opera erdi-antzeztutako bertsioan helduko da Baluartera otsailaren 5ean eta 7an

Ainhoa Arteta, Roberto Aronica, José Antonio López eta Carlos Chausson protagonistak izango dituen ekoizpen honetan Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta AGAOren abesbatzak parte hartuko dute

Pastora Solerren kontzertua 2021eko urriaren 23ra atzeratzen da

Abeslariak apirilaren 24an iragarrita zuen emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

La Oreja de Van Gogh taldeak Baluarten zuzeneko kontzertua emango du martxoaren 19an eta 20an

Un susurro en la tormenta disko berria aurkeztuko dituen bi emanaldietarako sarrerak salgai daude jada

‘El Guardaespaldas’ musikala 2021eko irailera atzeratzen da

Otsailan iragarritako ikuskizunaren emanaldiak 2021eko irailaren 22tik 26ra eskainiko dira. Sarrerak data berrietarako balio dute

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información