Agustín Martínez 'Monteperdido' eleberriaren egilea Pamplona Negran protagonista izango da gaurko azken jardunaldian

2020th, urtarrilaren 18a
Aurtengo Pamplona Negra Jaialdiak agur esango dio gaur Baluarteri eta Iruñeari. Bost egunen ostean, genero beltzeko idazleen eta publikoaren arteko topaketaren seigarren jardunaldiaren programan protagonista izango da Agustín Martínez idazlea. Así se hizo Monteperdido lelopean, Monteperdido eta La mala hierba eleberri handien egileak eskola magistrala eskainiko du Baluarteko Ganbera Aretoan eguerdiko 12:00etan. Publikoari irekita dagoen topaketa honetan, Martínezek bere opera prima iragan urteko telesail arrakastatsuenetako bat nola bilakatu zen azalduko du, eta, gainera, filmatzearen irudi argitaragabeak eta kendutako eszenak ekarriko ditu.
 
Baina hitzordu honen aurretik, Jaialdia hirian barneratuko da berriz ere. Zehazki, Ibilbide antzeztuen hiru saio berri egongo dira, goizeko 10:00etan eta 11:30ean (gaztelaniaz) eta 12:00eta (euskaraz). NUPeko antzerki-taldeak, Nafar Idazleen Elkartearekin elkarlanean, aurreko mendearen hasieran Iruñean gertatu ziren benetako lau krimen kasu birsortuko ditu. Ibilbidea Baluarten hasiko da, eta Kondestablen eta Gayarre Antzokian jarraituko du. Saioetan ez dago tokirik.
 
Eta eguerdian, Jaialdiko azken txanpari aurre egiteko, 14.30ean Gastronomia Beltzarekin hitzordua Tres Reyes Hotelean, Enrique Martínez Burón sukaldariburuak prestatutako menua. Zehazki, aurtengo gastronomi-hitzordu noir hau Estatu Batuetako hegoaldeko gastronomiari egingo dio omenaldia, Harper Lee, Jim Thompson eta Truman Capote idazle entzutetsuen jatorriko herrialdearen sukaldaritzari.
 
Eta arratsaldeko 18:00etan, Baluartera bueltan, Diálogo Con... atalak Dolores Redondo idazlea ekarriko du Ganbera Aretora. Baztango trilogiaren, Hori guztia emango dizut (2016ko Planeta saria) eta La cara norte del corazón lanen egileak Susana Rodríguez Lezaunekin hitz egingo du, bere lanen inguruan beti dagoen giroaz, bere istorioen atzean ezkutatzen den egiaz eta azken eleberrian eman duen jauzi geografikoaz, Ameriketako Estatu Batuetan garatzen baita. Sarrera librea da aretoa bete arte.
 
Eta Pamplona Negra 2020 Jaialdiari amaiera borobila emateko, Jazzy Leap taldeak Jazzy Blackmask izeneko kontzertu berezia eskainiko du 20:00etan. Encantando Denboraldiaren baitan dagoen emanaldi honetan Jazzy Leap-ek Estatu Batuetan sortutako jazz musika interpretatuko du, zehazki Duke Ellington, George Gershwin, Rodgers & Hart eta Stephen Sondheimen musika. Gidoia Susana Rodríguez Lezaunek sinatzen du eta musika zuzendaritza Andoni Arcillaren esku egongo da. Sarrerak 10 eurotan www.baluarte.com, www.pamplonanegra.com eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Martxoaren 2tik 7ra ospatuko den Punto de Vista Jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Jaialdiaren baitan egingo diren proiekzioetarako eta ekitaldietarako sarrerak jada eros daitezke, online edo Punto de Vistaren egoitza nagusia izango den Baluarteko leihatilan

Yunke magoaren 'Hangar 52. Ilusiones clasificadas' ikuskizuna Baluartera helduko da larunbatean

Emanaldi berri honek originaltasuna, indarra, edertasuna eta eszenaratze ikusgarria ekarriko du

Gastromia-Turismoko Nazioarteko III. Biltzarra gaur hasi da Baluarten

FoodTrex Navarraren hirugarren edizio honek 200 partaide izango ditu bihar arte

Baluarte Fundazioak ‘West Side Story’ musikala datorren astean ekarriko du

Garai guztietako musikal garrantzitsuena den honek sei emanaldi eskainiko ditu otsailaren 27tik martxoaren 1era

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 7. kontzertuak protagonista venezolarrak izango ditu bihar eta etzi

Pacho Flores tronpetista eta musikagilea eta Leo Rondón kuatrista bakarlari bezala arituko dira beren herrikide Manuel Hernández-Silvak zuzenduko duen emanaldian

Goyo Jiménez umoristak Baluarten ‘Confusio’ aurkeztuko du igandean

Bere bakarrizketen une onenak biltzen dituen ikuskizuna 19:00etan hasiko da

Baluartek Navartur Turismoaren 15. Nazioarteko Feria hartuko du bihartik igandera

165 erakustoki egongo diren edizio honetan, bisitariek 500 bidaia-aukera ezagutu ahal izango dituzte

Raquel Andueza soprano nafarrak 'El baile perdido' saioarekin Baluarte Cámara zikloari hasiera emango otsailaren 26an

La Galanía bere taldearekin berreskuratu dituen XVII. mendeko hispaniar dantza eta abesti zentsuratuak eskainiko ditu kontzertuan

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información