2018ko Flamenco On Fire Jaialdiak sei kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 21etik 26ra

2018ko, maiatzaren 26a
Baluarteko Areto Nagusia Flamenco On Fire Jaialdiaren egoitza nagusia izango da aurten ere. Sabicas iruindar maisuaren omenezko jaialdi honen bosgarren edizioa abuztuaren 21etik 26ra ospatuko da nafar hiriburuan eta gurean, zehazki, sei hitzordu nagusi ikusi ahalko dira. Sarrerak 30€ eta 45€ bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, edizio honetan sei ikuskizunetarako abonamenduak 140 eurotan erosteko aukera dago.
 
Abuztuak 21 | 21.00etan
MAYTE MARTÍN BELÉN MAYAREKIN
Tempo Rubato
Tempo Rubato ikuskizuna Mayte Martín egilearen beraren gaietan dago oinarritua, eta moldaketak Joan Albert Amargós maisuak egin ditu. Zirrarez hornituriko soinu-erregistroa da, hogei urtean ondua, bizipen-ukaldi bakoitzarekin bat. Zirrara-karga handi-handiz blaituriko lan dotore eta fin honetan, bere gitarra izanen du Mayte Martínek bidelagun, bai eta hari laukote klasiko bat ere, berriz ere kantautore gisa taupadaka hasteko. Oraingo honetan, gainera, Belén Maya bailaora entzutetsuak bere dantzaren bidez pertsonifikatuko du Maytek bere oihartzunaren bitartez eragiten duen zirrara sorta. Elementu aktiboen sare osoa arakatu eta sakondu beharrari esker (musika, eszena, narrazioa, interpretazioa eta hizkuntza), ederki aurkitzen du gogoetaz eta komunikazioz beteriko sorkuntza-eraikin honetako azken giltzarria, giltzarri nagusia.
 
Abuztuak 22 | 21.00etan
ESTRELLA MORENTE
Kontzertuan
Enrique Morente Maisu ahaztezinaren alaba zaharrenak sakon ezagutzen du haren artea, eta jaiotzatik beretik heldu zaio gustu dotore hori. Erreferentzia da hala flamenko zaleentzat nola musika maite dutenentzat, ederki uztartzen baititu Granada bere jaioterriko eragin zaharrak milurteko berrian zabaltzen ari diren azken joerekin. Ahots gardenez hornitua, Estrella aise mugitzen da doinu beroen, esaldi zirraragarrien eta oihartzun erdiragarrien artean. Hari begiratzea, entzutea eta huraxe sentitzea da haren artea barren-barrenetik bizitzeko modu bakarra. Ahotsak dar-dar egiten dio etereotasunaren eta arlo lurtarraren artean, errealitatearen eta haraindiaren artean mutatzen den presentzia bat balitz bezala. Gau-jaialdi handi honetarako, Estrellak bere artearen onena ekarriko digu. Haurtzaroko jai giroko kantuei darien lañotasun sotiletik, maitasun irrikatuaren sakontasunetaraino. Sentimendu sorta osoa, sentsazioz eta kolorez beteriko  aukera; egungo emakumearen bizipenak oro, antzinako andrearenaz landara, ahots miragarri batean bilduak.
 
Abuztuak 23 | 21.00etan
DORANTES, ADAM BEN EZRA Y TIM RIES
Flamenco meets Jazz
Flamenco meets Jazz ikuskizunak bi gako ditu, sormena eta benazkotasuna, eta hartan, musika munduko hiru izen handi elkartu dira: Dorantes, Tim Ries eta Adam Ben Ezra, hirurak ere artista bikain askoak, konpositore ezagunak hesi musikalak eraisteagatik, jatorri ezberdineko musika-genero eta -estiloetako elementuak erabilita. Dorantes nahitaezko izena da piano flamenkoaren munduan. Xehetasun oro zaintzen ditu teknikan; berritzailea da konposizioan, eta biribila, gauzapenean. Piano-jolea bi artista handiren bidelaguna izanen da bidaia paregabe honetan: batetik, Tim Ries saxofonista bikainarena eta Rolling Stones taldearekin ohikoa izaten dena, eta bestetik, Adam Ben Ezra-rena, kontrabaxuaren birtuosoa eta fenomeno soziala. Pastora Galván bailaora sevillarra izanen dute kide, artista handia inondik ere, propio gonbidatua, bai eta Javier Ruibalen perkusioa ere.
 
Abuztuak 24 | 21.00etan
TOMATITO ETA NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA
Aranjuezeko kontzertua
José Fernández Torres Tomatito gitarra flamenkoaren izenik gogoangarrienetako bat da. Almerian jaioa, bere ezohiko ahalmenek berehala liluratu zuten nor eta Camarón de la Isla bera, eta haren bidelagun ibili zen 18 urtean gitarra jotzen. Camarón hil ondoren, Tomatito bakarlari hasi zen, eta bere sentiberatasun dotoreak nahiz interpretazioan darakuskien dohain guztiz apartekoak jendea liluratu dute erdi-erditik, New Yorketik Moskuraino eta Ekialde Ertainetik Hong Kongeraino. Karisma handiko gizon honek beti erakutsi du gogo sendoa flamenkoa garatu eta hedatzeko, eta mito handiekin aritu da lankidetzan, hala nola Elton John eta Frank Sinatrarekin, atzendu gabe gitarra-jole gazteen belaunaldi oso batean izan duela eragina. Historian lehen aldiz, Tomatitok Joaquín Rodrigoren gitarra eta orkestrarako El Concierto de Aranjuez emanen du, lagun hartuta bai bi musikari bikain, bai dantzari flamenkoak, bai Nafarroako Orkestra Sinfonikoa ere.
 
Abuztuak 25 | 21.00etan
EVA YERBABUENA
Carne y Hueso
Eva Yerbabuena aipatzea, azken hamarkada hauetako dantza flamenkoaren gailurretako batez mintzatzea da. Teknika eta eszena erabat menderatuta, bere dantza moldeak generoaren aukera koreografikoak eta adierazkorrak zabaldu ditu, bere-berea duen estiloa sortuta. Ameslaria, flamenko-dantzari aparta, belaunaldi bakoitzean arte munduan agertu ohi den sentiberatasunez jantzia. Hitz batez, handitasunak ukitutako emakumea. Carne y Hueso lanean, Evak alde batera uzten du hunkidura ez den gauza oro; biluztu eta, oroz gain, zintzotasunez erakutsiko du flamenkoaren tramoia. Bost flamenko-dantzarik, kantuak, perkusioak, gitarrak eta ahotsak babestuko dute gure artista, Evak bere urrakortasuna agertzeko lanean; azken finean, ikuslearekiko intimitate eskuzabalerantz egindako bidaia da.
 
Abuztuak 26 | 21.00etan
DIEGO ‘EL CIGALA’
Hiru gitarra eta ahots bat. Diego del Morao, Josemi Carmona eta José Suárez 'Paquete'-rekin
Ramón Jiménez Salazar izenarekin jaioa, bataiarrian berean familian piztutako ika-mika baten ondorioz esaten zaio Diego, eta Cigala, berriz, Losada anaiei esker. Madrildar petoa, Rastrokoa bertakoa, sehaskan bertan hartu zituen oinordetzan talentua eta oihartzuna. 12 urtean irabazi zuen lehen saria, eta gero, ezin konta ahala sari ospetsu jaso ditu ibilbide luzean, arte munduan egindako bide tatxarik gabearen erakusgarri. Nazioartean ere ospetsua, 10 disko-lanetan isuri ditu bere maisutasuna eta gustua, munduko genero eta musikak nahasterakoan. Lan horiek sekulako aitortza jaso dute. Diegok ikuskizun berria ekarriko digu, Iruñean bertan estreinatzeko, bere sustrairik flamenkoena eta grinatsuena ardatz hartuta, egungo gitarra flamenkoaren hiru gitarra-jole gailenek lagunduta. Izan ere, Diego del Morao, Josemi Carmona eta Juan José Suárez Paquete izanen ditu bidelagun, palo tradizionaletan eta kantu handietan barna eginen duen bidaia sakon horretan, hiru gitarra paregaberen elkarrizketak ederki babestuta.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

2018ko Flamenco On Fire Jaialdiak sei kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 21etik 26ra

Emanaldiak hauek izango dira: Mayte Martín eta Belén Maya (21 ag), Estrella Morente (22), Dorantes, Adam Ben Ezra eta Tim Ries (23), Tomatito eta Nafarroako Orkestra (24), Eva Yerbabuena (25) eta El C

Baluarte Fundazioaren 2018-2019 Denboraldiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

Egitarauak musika klasiko, lirika eta dantza 14 izenburu eta 17 emanaldi eskainiko ditu

Baluartek Sanferminetan su-artifizialez eta musikaz jositako gauak hartuko ditu

Paregabeko lekua su-artifizialen jaurtiketa ikusteko, pintxo batzuk edo kopa bat hartzeko, zuzeneko musikarekin. Sarrerak salgai, soilik Baluarteko lehiatilan 18 eurotan

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Abuztuan Flamenco on Fire Jaialdiaren baitan Baluarten ikuskizuna eskainiko duten artista handiak dira argitalpenaren azalaren protagonista

Baluartek Sanferminetako Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du uztailaren 13an laugarrenez

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 55 eurotan eskura daitezke

Baluarte Fundazioak 2018/19 denboraldi berrian izango dituen bi opera izenburuen bigarren emanaldietarako sarrerak salgai daude jada

Sabina Puértolas nafarra protagonista izango duen L’elisir d’amore operaren bigarren saioa irailak 22an taularatuko da eta Otello-ren bigarren emanaldia, Gregory Kunde tenorrarekin, otsailak 3an izang

Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak Baluarteko leihatilan eta web-orrian salgai daude jada

Jaialdia uztailaren 20tik abuztuaren 4ra izango da eta sarrerak 3 eta 15 euro bitartean eskura daitezke, eta Gazte Txartelarekin, 3 eta 10 euro bitartean

Luz Casal abeslariak urriak 21ean kontzertua eskainiko du Baluarten

Emanaldian Que corra el aire bere azken diskoa aurkeztuko du. Sarrerak 45 eta 50 eurotan eskura daitezke

Baluarteko terrazak ‘RoofTop Cinema’ zikloa hartuko du uztailak 24an, 26an eta 28an

Singing in the rain, Grease eta La La Land filmeak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, 22.15ean, eta sarrerak 6 eurotan eskura daitezke (abonuak, 15 eurotan)

Baluarte Fundazioak 2018/19 Denboraldian eszenifikatutako opera berreskuratzen du

14 ikuskizun dituen programan nabarmentzen dira: Donizettiren L’elisir d’amore, Verdiren Otello, Javier Camarenaren errezitaldia, Dantza Konpainia Nazionaleko Intxaur-hauskailuaren erabateko estreinal

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información