Baluarte Fundazioa | Nafarroako Orkesta Sinfonikoa

Baluarte Fundazioa

Baluarte Fundazioa Nafarroako Gobernuaren mendeko fundazio publikoa da, eta enpresa kolaboratzaileen babesa du, bere programei ekiteko eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzeko. Programa horiek arreta jartzen dute Iruñeko Baluarte auditoriumean, baina ez dira hartara mugatzen.

Baluarte Fundazioa 2003an sortu zen, Baluarte Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriuma abian jartzearekin batera. Sorreratik bertatik, auditoriumaren beraren programazioari heldu zion, udazkeneko eta udaberriko denboraldietan eta beste ziklo osagarri batzuetan. Gobernuaren tresna gisa jaio zen, Baluarte Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriumerako programazio askotarikoa eta maila artistiko handikoa sortzeko xedearekin. Nafarroako Gobernuaren eta enpresa kolaboratzaileen ekarpenei esker, kalitateko proposamenak egin ditzake, herritarrentzat onargarriagoak diren kostu batzuekin.

Baluarte Fundazioaren bilakabidean, jarduteko esparrua zabaldu du eta, hartara, 2014az geroztik Punto de Vista jaialdiaren antolatzaile da Nafarroako Gobernuarekin batera.

2016ko irailaz geroztik, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena izenpetu eta gero, bere gain hartu du Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kudeatzea eta bai Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren beste programa batzuk zuzendaritza horrekin batera antolatzea ere, hala nola Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdia, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea eta DNA Nafarroako Dantza Garaikideko Jaialdia.

Lehen hamahiru urte hauetan, Baluarte Fundazioak 400 ikuskizun baino gehiago eszenaratu ditu, 600 emanaldirekin baino gehiagorekin eta 800.000 ikusle inguru hartu ditu. Aurkeztu dituen ikuskizunak musika klasikokoak, herri musikakoak, testu antzerki eta antzerki musikalekoak, dantza klasiko eta garaikidekoak, eta genero lirikokoak izan dira.

2017tik aurrera, Baluarte Fundazioak ardatz hauetan
egituratuko du bere jarduketa programa

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información