Baluartek Lindy Hop dantza eta Swing musikarekin topaketa hartuko du apirilaren 14tik 16ra

2023ko, apirilaren 5a
 
Baluarte Batzar Jauregiak Spring Lindy Weekend Jaialdiaren edizio berri bat hartuko du apirilaren 14tik 16ra, ostiraletik igandera. Hiru egunez, Lindy Hop eta Swing musika Jaialdian Europako herrialde ezberdinetatik etorritako 500 dantzari inguruk parte hartuko dute eta nazioarteko irakasleen eskolak jaso ahal izango dituzte, besteak beste, LaTasha Barnes, Felix Berghäll, Viktor Lillard, Tyedric Hill, Alexia Legoueix eta Sep Vermeersch adituen eskutik. 
 
Gainera, hiru gau-festa ezberdinez gozatzeko parada izanen dute, zuzeneko musikarekin Reverent Juke belgikar taldearen eskutik. Halaber, hitzaldi kulturalak, vermouth swing edo second line izango dira. Spring Lindy Weekend Estatu mailan Swing Dance eszenako ezinbesteko ekitaldietako bat bilakatu da.
Baluartek Lindy Hop dantza eta Swing musikarekin topaketa hartuko du apirilaren 14tik 16ra

BERRIAK BALUARTE

Baluartek Film Symphony Orchestraren kontzertua hartuko du gaur

FSOk Krypton biraren baitan heroi eta superheroien filmen musika onena eskainiko du Areto Nagusian 19:30ean

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

La Faktoria Choreographic Centerrek Marta Coronadoren eta Carmen Larrazen lanak Baluarten aurkeztuko ditu gaur

Arratsaldeko 20:00etan Ganbera Aretoan izango den emanaldian Voices eta Luz Negra ikusi ahalko ditu publikoak

Yulianna Avdeeva pianista, Euskadiko Orkestraren denboraldiko azken kontzertuan gonbidatua ekainaren 5ean

Robert Treviño titularrak zuzenduko duen programaren baitan, Chopin-en eta Shostakovich-en obrak entzun ahalko dira

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

Baluartek Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen SEGG23 Kongresua hartuko du datorren astean

Estatuko eta nazioarteko 120 hizlarik baino gehiagok adinekoentzako arretaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute ekainaren 7tik 9ra bitartean. Iñaki Gabilondo kazetaria izango da inaugurazio saioan

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.