98. SEO Biltzarrak 3D biomarkatzaileei eta adimen artifizialari buruzko hitzaldia ekarriko du gaur Baluartera

2022ko, irailaren 23a


BALUARTE
Nafarroako Biltzar Jauregian eta Auditorioan egingo da gaur, ostirala, Espainiako Oftalmologia Elkartearen 98. Kongresuaren hirugarren jardunaldia. Bihar arte ospatzen den hitzordu honetan oftalmologiako espezialitate medikoan eta herrialde barruko azpiespezialitate guztietan erreferentzia diren 2.200 profesional inguruk hartzen dute parte. Ikastaroez, kasu klinikoez eta maniobra kirurgikoez, ikerketa-komunikazioez eta eskatutako komunikazio batez gain (Gaixotasun pakikoroideoen diagnostikoan eta tratamenduan eguneratzea izenburua duena), hirugarren eguneko programan Arruga hitzaldia nabarmentzen da, Octa eta diabetes mellitusa, erretinaz haratago: okulomika, 3D biomarkatzaileak eta adimen artifiziala izenburupean Javier Zarranz Ventura doktoreak eskainiko duena (12:30ean). Jardunaldian zehar, Begi-ikerketari buruz ere hitz egingo da SEO Fundazioa Konferentzian, Carlos Belmonte Martínez irakaslearen eskutik. Eta arratsaldean, SEO 2022 Sarien banaketa (18:45ean) eta bazkideentzako SEO Batzar Nagusia (19:00etan) izango dira programazioaren hitzordu nagusiak.

98. SEO Biltzarrak 3D biomarkatzaileei eta adimen artifizialari buruzko hitzaldia ekarriko du gaur Baluartera

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko Topaketek Baluarten programazioa datorren astean irekiko dute

Hitzordua urriaren 6tik 18ra bitartean izango da hiriko hainbat egoitzatan, eta Baluarte Europako pentsamenduaren eta kulturaren gune bihurtuko da programatutako 33 jarduerarekin

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Lila Downs abeslaria 'Volver Tour' birarekin Baluartera urriaren 14an iritsiko da

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko beherapenarekin eskura daitezke, soilik txarteldegian

David Guapo '#quenonosfrunjanlafiesta1' bere ikuskizunarekin datorren astean Baluartera itzuliko da

Emanaldia urriaren 9an izango da eta sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena'-k Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango dio urriaren 20an

Musikagile nafarraren azken zarzuela kontzertu bertsioan iritsiko da Baluartera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta AGAOren Abesbatza lirikoaren partaidetzarekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.