Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena'-k Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango dio urriaren 20an

2022ko, irailaren 21a

Baluarte Fundazioak Emilio Arrietaren azken zarzuela berreskuratu du, San Franco de Sena, eta horrekin 2022/23 Denboraldi Nagusiaren irekiera emango dio heldu den urriaren 20an (osteguna), 19:30ean, Baluarteko Areto Nagusian. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertu bertsioan berrestreinatuko du konpositore nafarraren obra horren bertsio berrikusia eta berrargitaratua. Obra hori Madrilgo publikoaren aurrean 1883an aurkeztu zen eta orain arte ez da berriro interpretatu, Arrietak bere obrarik onena zela uste bazuen ere. José Miguel Pérez Sierra maisuaren gidaritzapean, oholtza gainean AGAOren Abesbatza Lirikoa eta Alejandro Roy, Beatriz Díaz, Javier Franco, Frederic Jost, Julen Jiménez eta Itsaso Loinaz buru dituen bakarlari talde bikaina ere izango dira, baita Patricio Poncela ere narratzaile gisa.
 
Denboraldi Nagusiko lehen hitzordurako sarrerak 25, 35 eta 50 eurotan eskura daitezke eta 30 urtetik beherakoentzat, 20, 28 eta 40 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, emanaldia baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek sarrerak 8, 11 eta 15 eurotan eskuratu ahal izango dituzte (soilik txarteldegian).
 
Agustin Moretoren (XVII. mendea) komedia erlijioso batean oinarrituta, San Franco de Sena hiru ekitalditan banatutako drama lirikoa da. Francoren degradazioa eta ondorengo goratze espirituala kontatzen du. Franco pertsonaia liskarzalea eta jokozalea da, eremita bakarti bihurtuko dena, apustu batean begiak galdu ondoren.
Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena'-k Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango dio urriaren 20an

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko Topaketek Baluarten programazioa datorren astean irekiko dute

Hitzordua urriaren 6tik 18ra bitartean izango da hiriko hainbat egoitzatan, eta Baluarte Europako pentsamenduaren eta kulturaren gune bihurtuko da programatutako 33 jarduerarekin

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Lila Downs abeslaria 'Volver Tour' birarekin Baluartera urriaren 14an iritsiko da

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko beherapenarekin eskura daitezke, soilik txarteldegian

David Guapo '#quenonosfrunjanlafiesta1' bere ikuskizunarekin datorren astean Baluartera itzuliko da

Emanaldia urriaren 9an izango da eta sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena'-k Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango dio urriaren 20an

Musikagile nafarraren azken zarzuela kontzertu bertsioan iritsiko da Baluartera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta AGAOren Abesbatza lirikoaren partaidetzarekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.