Punto de Vista Jaialdia martxoaren 14tik 19ra helduko da Baluartera

2022ko, urtarrilaren 19a
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak -Nafarroako Gobernuak sustatua eta NICDO sozietate publikoak antolatua- bere hamaseigarren edizioa 2022ko martxoaren 14tik 19ra egingo du, berriz ere Baluarte egoitza nagusia izango duela. Jaialdiak ez-fikzioko zinemagintzako profesionalak eta zaleak berriro bilduko ditu gurean.

Manuel Asín zuzendari artistiko berria izango duen Jaialdiaren aurkezpenean programazioan gehien espero den sailetako bat iragarri da: Sail ofiziala. Zehazki, 21 film aurkeztuko dira guztira, 17 nazionalitatetakoak. Sail ofiziala osatuko duten hamar programak lehiaz kanpoko hiru filmekin osatuko dira aurten. Kazuo Hara japoniar zinegile beteranoaren Minamata Mandala filmaren estreinaldia Espainian, eta jaialdiaren inaugurazioan eta amaieran proiektatuko diren filma hauek: Los caballos mueren al amanecer, Ione Atenea zinemagile nafarrarena, eta Charm Circle, Nira Burstein zuzendari estatubatuarrarena, hurrenez hurren. Izena emandako 800 filmen artean aukeratu dira filmak, eta mundu osoko herrialdeetatik datoz, hala nola Japonia, Frantzia, Estatu Batuak, Espainia, Afganistan, Italia, Argentina, Bosnia, Txina, Irlanda, Filipinak eta Kamerun, besteak beste. Hamabi zinemagile emakumek eta hamar gizonek zuzentzen dituzte.
 
Punto de Vista jaialdiak, oro har, azken edizioetako ohiko programazio egiturari eutsiko dio, baina berrikuntza batzuk ekarriko ditu. Hala, zazpi sail handitan antolatuko da, eta haien edukiak iragartzen joango dira jaialdia egin arte. Sail ezagunak ditugu horien artean: Sail ofiziala, Atzera begirakoak, Foku garaikideak, X Films proiektua edo Hezkuntza programa. Horiei bi sail berri gehituko zaizkie, zuzendari artistiko berriaren eta jaialdiko programazio batzordearen lanaren emaitza. Bata da Lan, sorkuntza eta ekoizpen prozesuen inguruko jarduera publiko batzuk proposatuko dituena, eta bestea Gainezkatzeak, zinema dokumentala beste praktika artistiko eta gogoeta praktika batzuekin harremanetan jarriko duena.

Bestalde, jaialdiaren aurtengo irudia aurkeztu da gaur, Franziska estudioarekin egina, Estereoskopia izenekoa. Edizio honen irudiak Orreagako ubide batetik edaten du, Ezka errekatik eta Arga ibaiaren uretatik. Tokiko gaia, naturala, eraldatzailea, jaialdian atzera begirako gisa islatzen dena, eta ikusizko baliabide lentikular baten bidez modu grafikoan lehorreratzen dena: irudi sekuentzialak, zerrendatan banatuak, eta nolabaiteko mugimendu efektua sortuz elkarri lotzen zaizkienak; bi plano batean. Diseinurako hiru estereoskopia pare erabili dira, Nafarroako Artxiboak utzitakoak.
Punto de Vista Jaialdia martxoaren 14tik 19ra helduko da Baluartera

BERRIAK BALUARTE

Su-artifizial gauak, Baluarteko terrazatik

Sarrerak 22 eurotan eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat 18 eurotan eskura daitezke, txarteldegian bertan edo www.baluarte.com web-gunean

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du larunbatean

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte

Baluarte, nazioko eta nazioarteko komunikabideentzako erreferentziazko gunea, jaietako kronikak eta estaldurak egiteko

Nazioarteko Prentsa Bulegoak hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

Jorge Luengo munduko magia-txapeldunak 'Ensueños' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du azaroaren 12an

Errealitatea eta ametsen mundua nahasten dituen proposamena 19:30ean iritsiko da Areto Nagusira. Sarrerak salgai

Flamenco on Fire 2022 Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 25etik 28ra

María José Llergo (26), José Mercé (26), Estévez & Paños (27) eta Israel Fernández eta Diego del Morao (28) arituko dira jaialdiaren baitan Baluarten. Sarrerak salgai daude

Sanferminetan, telebistak zuzenean Baluartetik

Navarra Televisión-ek su artifizialak zuzenean emango ditu jai guztietan, eta ETB1ek hilaren 9, 10, 12 eta 13an ere eskainiko ditu

Uztailean Baluartera helduko den RoofTop Cinema ziklorako sarrerak salgai daude jada

Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.