Datorren astean hasiko den Punto de Vista-n 18 izenburuk hartuko dute parte Sail ofizialean
2023ko, martxoaren 23a
Baluartek
Punto de Vista Nafarroako
Zinema Dokumentaleko Nazioarteko
Jaialdiaren XVII. edizioa hartuko du datorren astean, martxoaren 27tik apirilaren 1era, aurtengoan berriz ere Nafarroako auditoriuma egoitza nagusia izaten jarraituko duela. Osotara zinema dokumentaleko 18 pelikula lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiko Sail Ofizialean; besteak beste, Sharon Lockhart, Miryam Charles, Ignacio Agüero edo Alassane Diago zinemagile ezagunen lanak eta Peru Galbete, Malena Zambrani edo Gábor Varga hasiberrienak ere ikusi ahal izanen dira. Sail Ofizialaren barruan, munduko sei estreinaldi, nazioarteko estreinaldi bat, Europako bi estreinaldi eta Espainiako zortzi estreinaldi egonen dira. Guztira ia 800 film izan dira, 60 bat herrialdetakoak. Hautatutako 18 filmak hamahiru herrialdetan eginak dira, hala nola Perun, Estatu Batuetan, Frantzian, Espainian, Senegalen, Japonian, Argentinan, Mexikon edo Alemanian, besteak beste. Sarrerak salgai daude
www.baluarte.com web-orrian,
www.puntodevistafestival.com web-orrian, Baluarteko txartel-leihatilan, La Morea merkataritza-guneko salmenta-gune berrian eta Jaialdiaren egunetan zehar Baluarteko atondo nagusian baita ere.
Punto de Vista jaialdiak, oro har, azken edizioetako ohiko programazio egiturari eutsiko dio, zazpi ataletan banatuta: Sail ofiziala, Atzera begiradak, Foku, Lan, Kontaktuak, X Films eta Bitartekaritza programa.
ATAL OFIZIALA
1. Al borde del agua, Maria Elorza eta Iñigo Salaberria. Espainia. 20'. Munduko estreinaldia.
2. APOCALIPSIS 20 21 22, Julius Richard Tamayo. Espainia. 65'. Munduko estreinaldia.
3. Bide bazterrean hi eta ni kantari, Peru Galbete. Espainia. 9'. Munduko estreinaldia.
4. Boulevards de la Senne, Juliette Achard eta Ian Menoyot. Belgika. 11'. Munduko estreinaldia.
5. Cette maison, Miryam Charles. Kanada. 75'.
6. Chaylla, Claire Teper eta Paul Pirritano. Frantzia. 72'. Estreinaldia Espainian.
7. De songes au songe d’un autre miroir, Yunyi Zhu. Frantzia. 16'. Estreinaldia Espainian.
8. Éclaireuses, Lydie Wisshaupt-Claudel. Belgika. 90'. Estreinaldia Espainian.
9. El polvo ya no nubla nuestros ojos, Colectivo Silencio. Peru. 25'. Estreinaldia Espainian.
10. Eventide, Sharon Lockhart. Estatu Batuak. 35'. Estreinaldia Espainian.
11. Maayo Wonaa Keerol, Alassane Diago. Senegal, Alemania, Frantzia. 105'. Estreinaldia Espainian.
12. Miyama, Kyoto Prefecture, Rainer Komers. Japonia, Alemania. 97'. Nazioarteko estreinaldia.
13. Nagyapám kertje, Varga Gábor. Hungaria. 24'. Estreinaldia Espainian.
14. Notas para una película, Ignacio Agüero. Txile, Frantzia. 105'. Estreinaldia Espainian.
15. Notre Village, Comes Chahbazian. Belgika. 67’. Estreinaldia Espainian.
16. Teléfono, Navidad, Malena Zambrani. Argentina. 14'. Munduko estreinaldia.
17. Tembiapo Pyharegua, Elvira Sánchez Poxon eta Christian Bagnat. Espainia. 120'. Munduko estreinaldia.
18. Tótem, Unidad de Montaje Dialéctico. Mexiko. 65'. Estreinaldia Espainian.