Baluartek 'Peter, musikala' ikuskizunaren bi emanaldi berri hartuko ditu gaur arratsaldean

2022ko, abenduaren 10a

Atzoko estreinaldi arrakastatsuaren ostean, Baluarteko Areto Nagusiak Peter Musikala ikuskizunaren bi emanaldi berri hartuko ditu gaur. Theatre Properties, Atresmedia eta Grupo Eventix-en ekoizpen handi honek Sekula Betirako Lurraldera eramango du publikoa. Peter Pan, Wendy, Txilintxo edo Kako-oker kapitainaren abenturak 22 pertsonaien eskutik helduko dira: Wendyk, Johnek eta Michaelek Peter lehen aldiz ezagutzen duten Londresko ametsezko etxe baten birsortzetik, Kako-oker kapitain beldurgarriaren Jolly Roger itsasontzi pirataraino. Gainera, ikusleek galdutako haur burutsuen kanpamendua ezagutu ahal izango dute beren instrumentu eta jolas-atrakzioekin; ozeanoaren hondoan murgildu ahal izango dira itsaslamiak ezagutzeko; edo indiarren enigmak, haien sekretuak eta borrokarako trebetasunak ezagutu ahal izango dituzte.
 
Peter, musikala ikuskizunerako sarrerak 35, 45, 55 eta 75 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
 
Peter, musikala espainiar ekoizpena da eta jatorrian milioika ikusleren bihotza liluratu zuen. Londresen antzeztua izan zen Garrick Theatre-n eta The Times-ek Londresko musikal onenen «Top Fivean» kokatu zuen 2008an. Musikala Portugalen, Erresuma Batuan, Mexikon, Kolonbian, Uruguain eta Espainian antzeztu da; orain, familiarteko ikuskizuna Estatuan bueltan da eta hainbat hiritan antzeztuko da.
 
 

EMANALDIAK

Abenduak 10: 17:00etan

Abenduak 10: 20:30etan

Abenduak 11: 12:30etan

Abenduak 11: 17:00etan

Baluartek 'Peter, musikala' ikuskizunaren bi emanaldi berri hartuko ditu gaur arratsaldean

BERRIAK BALUARTE

'La Bohème' operaren estreinaldia Baluarten izango da gaur arratsaldean

Baluarte Fundazioaren denboraldi Nagusiaren baitan izango dugun emanaldi hau 19:30ean hasiko da. Igandean bigarren saioa 18:30ean izango da. Sarrerak agortu dira

Andaluziako Ballet Flamenkoak F.G. Lorcaren 'El maleficio de la mariposa' dantzatuko du Baluarten

Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiko zazpigarren proposamena otsailaren 18an iritsiko da Iruñeko auditoriumera

Javier del Olivo kritikariak Pucciniren 'La Bohème' operaren inguruan hitzaldia emango du gaur Baluarten

Bohemioar Parisetik bidaia Pucciniren eskutik izenburupean, solasaldia Gola Aretoan 18:30ean izango da

Baluartek Ruido Saria emateko gala hartuko du datorren astean

Urteko Disko Nazional Onenaren saria otsailaren 9an emango da, 20:30ean Areto Nagusian. Emanaldian Zetak talde arituko da, hala nola Los Estanques & Anni B Sweet eta Biznaga

Miguel Povedak X. Flamenco on Fire Jaialdiari hasiera emango dio Baluarten martxoaren 25ean

Flamenko-kantariaren kontzerturako sarrerak salgai daude jada, emanaldian flamenko tradizionala eta Lorcaren olerkiak bere musikara egokitzeko lanak eskainiko dituela

'Hija de la luna' ikuskizunak omenaldia egingo dio Mecanori Baluarten otsailaren 10ean

Robin Torres izango da espainiar musikako talde ezagunenetako baten omenaldi honen protagonista. Sarrerak 32 eta 38 euro artean salgai daude

Baluarte 2022an Nafarroako kulturan onena, Kulturaren Behatokiaren arabera

Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriuma Foru-erkidegoan 2022ko "bereizgarri kulturala" izan zen %76,5eko aipamenekin

Benito Lertxundik Baluarten kontzertua emango du azaroaren 26an

Eskarmentu handiko kantautoreak Ospakizun gauean diskoa arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko du Areto Nagusian

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.