'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

2022ko, irailaren 22a

Baluarteko Areto Nagusiak Peter Musikala ikuskizunaren eszenaratzea hartuko du heldu den abenduaren 9tik 11ra bitartean. Theatre Properties, Atresmedia eta Grupo Eventix-en ekoizpen handi honek Sekula Betirako Lurraldera eramango du publikoa. Peter Pan, Wendy, Txilintxo edo Kako-oker kapitainaren abenturak 22 pertsonaien eskutik helduko dira: Wendyk, Johnek eta Michaelek Peter lehen aldiz ezagutzen duten Londresko ametsezko etxe baten birsortzetik, Kako-oker kapitain beldurgarriaren Jolly Roger itsasontzi pirataraino. Gainera, ikusleek galdutako haur burutsuen kanpamendua ezagutu ahal izango dute beren instrumentu eta jolas-atrakzioekin; ozeanoaren hondoan murgildu ahal izango dira itsaslamiak ezagutzeko; edo indiarren enigmak, haien sekretuak eta borrokarako trebetasunak ezagutu ahal izango dituzte.
 
Peter, musikala ikuskizunerako sarrerak 35, 45, 55 eta 75 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
 
Peter, musikala espainiar ekoizpena da eta jatorrian milioika ikusleren bihotza liluratu zuen. Londresen antzeztua izan zen Garrick Theatre-n eta The Times-ek Londresko musikal onenen «Top Fivean» kokatu zuen 2008an. Musikala Portugalen, Erresuma Batuan, Mexikon, Kolonbian, Uruguain eta Espainian antzeztu da; orain, familiarteko ikuskizuna Estatuan bueltan da eta hainbat hiritan antzeztuko da.
 
 

EMANALDIAK

Abenduak 9: 20:00etan

Abenduak 10: 17:00etan

Abenduak 10: 20:30etan

Abenduak 11: 12:30etan

Abenduak 11: 17:00etan

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko Topaketek Baluarten programazioa datorren astean irekiko dute

Hitzordua urriaren 6tik 18ra bitartean izango da hiriko hainbat egoitzatan, eta Baluarte Europako pentsamenduaren eta kulturaren gune bihurtuko da programatutako 33 jarduerarekin

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Lila Downs abeslaria 'Volver Tour' birarekin Baluartera urriaren 14an iritsiko da

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko beherapenarekin eskura daitezke, soilik txarteldegian

David Guapo '#quenonosfrunjanlafiesta1' bere ikuskizunarekin datorren astean Baluartera itzuliko da

Emanaldia urriaren 9an izango da eta sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena'-k Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango dio urriaren 20an

Musikagile nafarraren azken zarzuela kontzertu bertsioan iritsiko da Baluartera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta AGAOren Abesbatza lirikoaren partaidetzarekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.