Pablo Milanés ‘Días de Luz’ birarekin azaroan bueltatuko da Baluartera

2022ko, maiatzaren 13a
 
Iaz gurean eskainitako emanaldirako txartelak agortu ondoren, Pablo Milanés trobalari kubatar ezaguna Baluarten bueltan izango da heldu den azaroaren 13an, arratsaldeko 19:00etan, Días de luz biraren baitan. Areto Nagusian izango den kontzertuan, Milanésen abesti berriak entzuteko aukera izango du ikuslegoak, haien artean Día de luz, Islas, cuerpos y algo más edo Vestida de mar; eta baita betiko bere arrakastez gozatzeko, besteak beste, El breve espacio en que no está, Yolanda, Ya ves o Para vivir. Bere musika bere sustrai kubatarran oinarritua izango da, kitarraren derrigorrezko presentzia baztertu gabe. Sarrerak 40 eta 45 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
 
Milanések sei hamarkada daramatza oholtza gainean. Silvio Rodriguez eta Noel Nicolarekin batera, Troba Kubatar Berriaren erreferente nagusia da. 2005ean bi Latin Grammy lortu zituen, eta, 2015ean, Lifetime Achievement Grammya. Ez dio une batean ere eszenatokiei muzin egin, eta musika nahiz poesia sortzen eta abesten jarraitu du azken urte hauetan.
Pablo Milanés ‘Días de Luz’ birarekin azaroan bueltatuko da Baluartera

BERRIAK BALUARTE

Su-artifizial gauak, Baluarteko terrazatik

Sarrerak 22 eurotan eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat 18 eurotan eskura daitezke, txarteldegian bertan edo www.baluarte.com web-gunean

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du larunbatean

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte

Baluarte, nazioko eta nazioarteko komunikabideentzako erreferentziazko gunea, jaietako kronikak eta estaldurak egiteko

Nazioarteko Prentsa Bulegoak hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

Jorge Luengo munduko magia-txapeldunak 'Ensueños' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du azaroaren 12an

Errealitatea eta ametsen mundua nahasten dituen proposamena 19:30ean iritsiko da Areto Nagusira. Sarrerak salgai

Flamenco on Fire 2022 Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 25etik 28ra

María José Llergo (26), José Mercé (26), Estévez & Paños (27) eta Israel Fernández eta Diego del Morao (28) arituko dira jaialdiaren baitan Baluarten. Sarrerak salgai daude

Sanferminetan, telebistak zuzenean Baluartetik

Navarra Televisión-ek su artifizialak zuzenean emango ditu jai guztietan, eta ETB1ek hilaren 9, 10, 12 eta 13an ere eskainiko ditu

Uztailean Baluartera helduko den RoofTop Cinema ziklorako sarrerak salgai daude jada

Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.