'Oinak hodeietan' programako gonbidapenak Baluarteko webgunean eta txarteldegian eskura daitezke

2022ko, abuztuaren 16a
Oinak hodeietan programa abuztuaren 4tik 28ra bitartean egingo da, Nafarroako 12 toki berezitan, eta 16 musika-, dantza-, antzerki- eta magia-konpainiak hartuko dute parte. Baluarte Fundazioak eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu dute zikloa, Nafarroako Arte Eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren toki entitateekin elkarlanean, eta aurten lehenengoz NICDO enpresa publikoaren laguntzarekin. Nobedade gisa, aurten programa doakoa izango denez, ikuskizunetarako sarrera librea izango da 50-200 pertsonako edukiera mugatua bete arte, espazioaren arabera. Gonbidapenak www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian edo herrietan bertan jaso daitezke, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago.
 
Oinak hodeietan programak, arte eszenikoko 16 konpainiaz gozatzeko aukera emango du abuztuan: bederatzi antzerki konpainia, hiru zirku konpainia, hiru dantza konpainia eta magia konpainia bat. Emanaldietako hiru euskaraz izango dira. Hitzorduaak honako herri hauetan izango dira: Arraioz; Dorrau/Torrano; Mata de Haya basoa (Belagua); Urzainqui (Erronkari Harana); Santa Fé monasterioa (Urraul Garaia); Iracheta; San Zoilo baseliza (Kaseda); Lerin (Paredon leizea); Radako hiri harresitua; Bargota; Cortesko gaztelua; eta Fontellasko El Bocal. Honako hauek dira edizio honetan parte hartuko duten konpainiak: Producciones Maestras (antzerkia); De Improviso (antzerkia); La Trapecionista (zirkua eta dantza); Led Silhouette (dantza garaikidea); Zuk Performing Arts (dantza garaikidea); Zirika Zirkus (zirkua); La Nave Producciones (antzerkia); Atikus Teatro (antzerkia); Tdiferencia (antzerkia); Iluna Producciones (antzerkia); Riart (dantza garaikidea); Boga-Boga (antzerkia eta dantza); Cía Ido Loca (zirkua); Itzal (magia); Hutsun Eta Ortzi (antzerkia, musika, zirkua; eta Xabi Artieda (antzerkia).
 
PROGRAMA OSOA
'Oinak hodeietan' programako gonbidapenak Baluarteko webgunean eta txarteldegian eskura daitezke

BERRIAK BALUARTE

Flo, Mota eta Segura Baluarten emanaldia eskainiko dute urtarrilaren 14an

Umore-sena: Bi ergel eta ni umore ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte. Sarrerak 25 eta 35 euro bitartean eskura daitezke

Iruñeko Sinfoniettak gabonetako kontzertua emango du abenduaren 19an Ganbera Aretoan

Caroline Collierrek zuzenduko du Tchaikovsky: 5. sinfonia izenburua duen emanaldia, 20:00etan

'El Cascanueces' Eguberrian Baluartera bueltatuko da

Tchaikovskyren musika duen balleta Nazioarteko Ballet Klasikoaren eskutik abenduaren 26an helduko da gurera

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Eguberria kontzertu berezi batekin jasoko dute abenduaren 23an

Perry So maisuak Baluarteko Areto Nagusian zuzenduko duen emanaldirako sarrerak 16 eta 38 euro artean eros daitezke

Ene Kantak-ek emozioen festa Baluartera ekarriko du urtarrilaren 2an eta 3an

Emozio Festa haurrentzako musika ikuskizunerako sarrerak 12 eta 15 euro balio du

Baluarteko atondo nagusiak 'Prostituzioa, Giza Eskubideen aurkako atentatua' erakusketa hartzen du

24 artista plastikoren lanak biltzen dituen erakusketa abenduaren 20ra arte egongo da ikusgai atondo nagusian

Pamplona Negra espioitza eta krimenaren munduan sartuko da urtarrilaren 16tik 21era

Noir Zinemaldiaren bederatzigarren edizioak Norvegia izango du herrialde gonbidatua eta nazioko eta nazioarteko izen handiak ekarriko ditu Baluartera

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.