Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 22/23 denboraldiari hasiera emateko kontzertu berezia eskainiko du Baluarten irailaren 1ean

2022ko, abuztuaren 14a
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluarteko Ganbera Aretoan ezohiko kontzertua irailaren 1ean (19:30ean) programatu du ikasturteari eta 2022/2023 Denboraldiari hasiera emateko. Lina Tur Bonet kontzertino-maisuak zuzenduko duen Zortzi urtaroak programa original honen baitan, orkestrak Vivaldiren Lau Urtaroak biolinerako kontzertu-laukotetik aukeratutako hainbat mugimendu eta Astor Piazzolla tango berriaren maisuaren Las cuatro estaciones porteñas-eko laukote kontzertantea elkarrizketan jarriko ditu. Musika fusio ahaztezina, Leonid Desyatnikov konpositoreak Vivaldiren eta Piazzollaren jatorrizko partiturekin egina. 
 
Kontzerturako sarrerak 20 eurotan Baluarteko txarteldegian eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke. Gainera, Baluarte Fundazioaren eta/edo Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren harpidedunentzat 15 euroko prezio berezia dago (txartelak Baluarteko leihatilan edo BF/NOSren bulegoan, Sandoval kalean, 6).
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 22/23 denboraldiari hasiera emateko kontzertu berezia eskainiko du Baluarten irailaren 1ean

BERRIAK BALUARTE

Euskadiko Orkestraren 22-23 Denboraldia gaur hasiko da Baluarten 'Tragedia' programarekin

Robert Treviño bere zuzendari titularraren batutapean, 19:30ean hasiko den ikasturteko 1. kontzertuaAlexei Volodin biolinistak parte hartuko du

David Guapo '#quenonosfrunjanlafiesta1' bere ikuskizunarekin datorren astean Baluartera itzuliko da

Emanaldia urriaren 9an izango da eta sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

NOSko zuzendari berria den Perry Sok denboraldiko lehen kontzertua Baluarten zuzenduko du bihar

Sorginen Gaua emanaldiak Manuel de Falla, Hector Berlioz eta Beatriz Arzamendiren lanak ekarriko ditu eta Marina Heredia flamenko-kantariak parte hartuko du

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Lila Downs abeslaria 'Volver Tour' birarekin Baluartera urriaren 14an iritsiko da

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko beherapenarekin eskura daitezke, soilik txarteldegian

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.